25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa, Rocaforte - Zangozako industrialdeari dagokionez. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa, Rocaforte - Zangozako industrialdeari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuak sustatu baitu. Horren ondorioz, zaku-hondoan dagoen bide bat kenduko da, G4 eta H lurzatiak bereizten dituena, bien artean lurzati bakarra sortzeko, eta bide puska bat (S3, planoetan) lurzoru pribatuei atxikiko zaie, biomasako plantako lurzatiari atxikitzeko, aurkeztutako dokumentazioarekin bat, espedientean baitago.

2. Aldaketaren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2007ko urtarrilaren 3an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0701454