25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa. Hasierako onespena. Azpiatal honen aldaketa: "Eraikin lagungarriak", C atalekoa baita _"Diseinu arauak"_, "Gabarderalgo zabalgune berria" izenekoaren barnean

Zangozako Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko antolamenduko determinazio xehekatuen aldaketa, eta gisa horretara hau aldatu: C azpiatala _"Eraikin lagungarriak"_, C atalekoa baita _"Diseinu arauak"_, "Gabarderalgo zabalgune berria" izenekoaren barnean, eta beraz, egungo idazketaren ordez, hau paratzea: Eraikin lagungarriak: Eraikin lagungarriak baimendurik daude, determinazio hauek betetzen badituzte:

_Azalera: gehienez ere 15 m² eraikiak.

_Garaierak: beheko solairua.

Eraikinen gehieneko garaiera:

_2,30 metro teilatu-hegalera.

_3,00 metro erlaitzera.

Akaberako materialak: entokadura, bistako adreilua edo blokea.

Estalkia:

_Maldaduna, gehienez ere %25eko malda duena.

_Materialak: teila zeramikoa, arabiarra edo mistoa.

_Lurzatira berera isuritako urak.

Bizitegiz kanpoko erabilerak eta erabilera kaltegabeak: biltegia - trastegela.

Tokia: lurzatien mugan, etxebizitzei erantsiak.

Diseinu arkitektonikoari dagozkion alderdi guztiak lotesleak izanen dira elkarren ondoan dauden lurzatietarako.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta.

Zangozan, 2007ko urtarrilaren 3an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0701448