25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

Udal Planeko aldaketa puntuala

Mendabiako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, erabateko gehiengoa izanik _Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74.1.a) artikuluen gainean apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.3.II) artikuluan aurreikusia_, Fernando Dávila García jaunak sustatutako espedienteari dagokionez, ondokoa erabaki zuen; izan ere, aldaketa puntuala bultzatzen du udal planean familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko lurzatiek izan beharreko gutxieneko fronteari dagokionez.

1. Hasiera batean onestea Fernando Dávila García jaunak sustatutako udal planeko aldaketa, Udalak prestatu testuaren araberakoa.

2. Espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

Mendabian, 2007ko otsailaren 2an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0702050