25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Kultur eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2006ko azaroaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kultur eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Erron, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0702038