25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa puntuala

Artaxoako Udalak, 2007ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen determinazio xehekatuetako aldaketa puntualaren gaineko espedientea eraikinik gabeko eremu pribatuen okupazioari buruz, Hospital kaleko 2C, 2D, 2E, 2F, 2G, 2H, eta 2I. zenbakiei dagokiena, 1723, 1724, 1725, 1726, 1727, 1728, eta 1729 lurzatiei, alegia. Artaxoako Udalak sustatu du eta Juan Pedro Egea arkitektoak prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2006ko otsailaren 1ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0701970