25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako 0-3 urteko Haur Eskolako laguntza eta egonaldiko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako 0-3 urteko Haur Eskolako laguntza eta egonaldiko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Osoko bilkurari erreklamazio kexa edo oharrak aurkezten bazaizkio, haiek ikusirik ebatziko ditu eta, hala behar badu, aldaketa behin betiko onetsiko du.

Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, interesatuak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Pedro Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0701879