25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Orkoiengo Udaleko administrazio orokorreko lanaldia

Udalak, 2007ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: 2007ko jaiegunak zehazturik (2006ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 27koa), bidezko da lanaldiaren urteko banaketa onestea Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat. 1.592 lanordu dira, honela banaturik:

Lehendabizikoa._Eguneroko lanaldia, astelehenetik ostiralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat, 7 ordu eta 16 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 16 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:44tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:16ra.

Bigarrena._Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

Hirugarrena._Aurreko ataletan aipatzen den lanaldiaren banaketa Udaleko Administrazio Zerbitzu Orokorretan aplikatuko da; gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute.

Laugarrena._Urteko lanorduak kontatzeko, kontuan hartu dira ekainaren 20, 21 eta 22a _herriko festak_ Udaleko Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat. Hortaz, aurten, 219 lanegun dira.

Orkoienen, 2007ko otsailaren 1ean._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0701833