25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Ordenantzetako aldaketa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2007ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 11. ordenantzako aldaketa, Udalaren hilerrian zerbitzuak emateko tarifen eranskinean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orkoienen, 2007ko otsailaren 1ean._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0701822