25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE ARAKIL

Ezgaituendako aparkatzeko txartelei buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2007ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen ezinduendako aparkatze txartelak arautzen dituen udal ordenanatza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Uharte Arakilen, 2007ko otsailaren 1ean._Alkatea, Jesús María Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0701821