25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MIRANDA ARGA

2007ko lan egutegia

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, ezartzen duena urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Lan zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 489/2006 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2007ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, bertaratu guztiak ados jarrita honako hau erabaki da:

1._Miranda Argako Udalaren bulegoetako langileendako 2007ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

_Urtarrilaren 1a: Urteberri.

_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

_Martxoaren 21a: San Benito, herriko patroia.

_Apirilaren 5a: Ortzegun Saindua.

_Apirilaren 6a: Ortziral Saindua.

_Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

_Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

_Abuztuaren 23, 24, 27, 28 eta 29a: herriko festak.

_Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

_Azaroaren 1a: Omiasaindu.

_Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

_Abenduaren 25a: Eguberri.

2._Udal bulegoak itxirik egonen dira larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2007ko lan egutegian.

Miranda-Argan, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0701580