25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

Udal Planeko aldaketa egituratzaileak, AR-7 banaketa eremua sortzen dutenak. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2007ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen San Martin Unxeko Udal Planeko aldaketa egituratzaileak, AR-7 banaketa eremua sortzen dutenak. Sustatzailea Servicios Inmobiliarios Ecociudad de Sarriguren S.L. enpresa izan da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

San Martín Unxen, 2007ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0702105