25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

BBBPBko fitxaren aldaketa, 323. lurzatiari dagokiona (114. etxesaila). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2007ko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

2006ko irailaren 14ko Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batean onetsi du Lizarrako BBBPBko fitxaren aldaketa, jabeen elkarteak sustatua. Aldaketa hori Espoz y Mina kaleko 1 zenbakidun eraikinari dagokio (323. lurzatia, 114. etxesaila). Helburua da eraikinaren atzean beste lerrokadura bat ezartzea, zaharberritzeko jarduketa puntualak egiteko, oztopo arkitektonikoak ezabatu beharrera egokitzearren.

Eskatutako aldaketak proposatzen du etxesailaren patioan 5,95 m² okupatzea (2,30 x 2.60).

Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, 2006ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 23koan, argitaratu ondoren, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4, 74 eta 81. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:

Lehena._Behin betikoz onestea Lizarrako BBBPBko fitxaren aldaketa, Espoz y Mina kaleko 1 zenbakidun eraikinari dagokiona (323. lurzatia, 114. etxesaila). Helburua da eraikinaren atzean beste lerrokadura bat ezartzea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Lizarran, 2006ko otsailaren 2an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0702096