25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GOÑIBAR

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2007. urterako

Goñerriko Udalak, 2006ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak aho batez erabaki zuen:

Lehenbizikoa._Zerga-tasa hauek onestea:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,3744 izanen da.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,5618 izanen da.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko karga-tasa %2,00 izanen da.

d) Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan aplikatu beharreko portzentajeak eta karga-tasa gutxienekoak ezartzea.

e) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan aplikatzeko, ehuneko eta karga-tasa gutxienekoak ezartzea.

Bigarrena._Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Aizpunen (Goñerri), 2006ko abenduaren 28an._Alkate udalburua, Ignacio Preboste Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0702065