25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Isabel Vergara Sola andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 16an emandako 1463/2006 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntzetako irakasleen kidegoetako berezko espezialitateetan aritzeko izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta argitara eman ziren, hala nola izangai berriak onartzeko deialdiko izangai ez onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak. Azkeneko deialdi hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 28ko 2056/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horrenbestez, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, jakinarazten zaie espezialitate hauetako izangaiei:

Musika (gaztelaniaz), Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa:

0001 GARCIA-COSIO HERNANDEZ, INMACULADA

0002 ARACIL ROBLES, ANTONIO TOMAS

0003 TRINCADO GOICOECHEA, JESUS VICENTE

0004 LIBERAL ALCHU, M.ª AURORA

0005 ODRIOZOLA QUEREJETA, EVA MARIA

0006 TOBES GORRAIZ, MARTA

Pianoa (gaztelaniaz), Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegokoa:

001 GURRUCHAGA LINKEL, MARIA TERESA

002 SANCHEZ GOMEZ, MARIA ESTHER

003 ISTURIZ ASENJO, MARIA DOLORES

004 ISIEGAS GERMAN, CECILIA

Biola (gaztelaniaz), Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegokoa:

001 WOJTYSIAK, JERZY

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaketela Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 06201.AL) interesatuen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 10ean._Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0700833