25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

10/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Tulebrasen 2. poligonoko 58. eta 59. lursailetan ureztaketarako idoi iragazgaiztu bat legeztatzeko. Antonia Barra Rodríguez andreak sustatu du.

Aipatutako espedientea 2006ko maiatzaren 30ean sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Ureztaketarako idoi iragazgaiztu bat egiteko proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko idatz-zatiko 2.C eranskinean dago. Idoia eginik dago eta 60 m-ko luzera, 32 m-ko zabalera, 3,5 m-ko sakonera eta 6.500 m³-ko edukiera ditu, plastikozko lamina batez iragazgaiztua dago eta Ingurumen ukipenetarako baimenaren araubidearen menpe dago.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Aipatu 4/2005 Foru Legeko 25.2 artikuluan ezarritakoarekin bat 2006ko abuztuaren 18an kontsulta egin zioten Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerarako baimena eman dezan zerbitzu horrek, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezartzen diren ondorioetarako.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Tulebrasen 2. poligonoko 58. eta 59. lursailetan ureztaketarako idoi iragazgaiztu bat legeztatzeko. Antonia Barra Rodríguez andreak sustatu du.

Baimena ematearekin ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:

_Ezbeharren batengatik basa animaliarik putzura eroriz gero, handik atera ahal izatea errazteko, plastikozko estalduraren gainean sare jarraitua edo ezpondaren azalera osoaren bi heren estaltzen dituena jarriko da. Sare hori ertzean finkatu eta hondoan ainguratuko da.

_Ezbeharren batengatik norbait putzura erorita handik atera ahal izatea errazteko, barne ezpondetan sokak eta flotatzeko sistemak jarriko dira.

_Putzua egiteko indusketa lanengatik sortzen den lur sobrantea eskaeran adierazitako lurzatietan zabalduko da.

_Lurrak mugitzen hasi aitzin, Vianako Printzea Erakundeko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostena aurkeztu beharko da, ukituriko eremuan aztarnategirik ez dagoela adierazten duena.

2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 600 euroko fiantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Tulebrasko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 16an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0700903