25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

412/2006 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez errepide tarte batzuk desafektatzen dira, ondoren dagokien udal eta kontzejuei lagatzeko.

Ondare Zerbitzuak errepide tarte batzuk desafektatzea proposatu du, ondoren dagokien udal eta kontzejuei lagatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Ondareari buruzko irailaren 27ko 17/1985 Foru Legeko 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak martxoaren 11ko 61/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera.

EBATZI DUT:

1. Jabari publikotik desafektatzea ondoko errepide tarteak, katastroko lurzati hauei dagozkienak:

UDALERRIA HERRIA POLIGONOA LURZATIA ERREPIDEA

Erroibar Aintzioa 18 36 NA-2332

Erroibar Ardaitz 19 44 NA-2331

Erroibar Lintzoain 5 49 NA-2384

Erroibar Mezkiritz 13 80 NA-2334

Eguesibar Ardatz 19 385 NA-2315

Ezkabarte Orikain 12 539 NA-4251

Artzibar Azparren 17 291 NA-2045

Berriobeiti Larrageta 8 252 NA-7066

2. Ebazpen hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuari (Inbentario Orokorraren Bulegoa eta Ondasun Higiezinen Bulegoa), eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 29an._Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: F0700832