25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

472/2007 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 292/2006 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzen duena. Auzi-errekurtso hori 59 eta 41 zenbaki profesionalak dauzkaten foruzainek aurkeztu dute gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 23 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen arteko maila igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko hirugarren probara pasatzeko hautatu diren izangaien zerrendak onesten dituen bigarren probaren behin betiko emaitzen kontra aurkeztu zuten.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian auzi- errekurtsoa aurkeztu dute 59 eta 41 zenbaki profesionalak dauzkaten foruzainek gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 23 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen arteko maila igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko hirugarren probara pasatzeko hautatu diren izangaien zerrendak onesten dituen bigarren probaren behin betiko emaitzen kontra aurkeztu zuten.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 59 eta 41 zenbaki profesionalak dauzkaten foruzainek jarritako 292/2006 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea 59 eta 41 zenbaki profesionalak dauzkaten foruzainei, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0702814