25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

471/2007 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 5/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzen duena. Auzi-errekurtso hori 13 zenbaki profesionala daukan foruzainak aurkeztu du gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Gora jotzeko errekurtsoa 2006ko apirilaren 11n Foruzaingoan lanetan ari ziren foruzainen behin betiko maila zenbakien zerrenda onetsi eta argitaratzeko agintzeko Barne zuzendari nagusiak maiatzaren 23an eman 788/2006 Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen.

13 zenbaki profesionala daukan foruzainak aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Gora jotzeko errekurtsoa 2006ko apirilaren 11n Foruzaingoan lanetan ari ziren foruzainen behin betiko maila zenbakien zerrenda onetsi eta argitaratzeko agintzeko Barne zuzendari nagusiak maiatzaren 23an eman 788/2006 Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 13 zenbaki profesionala daukan foruzainak jarritako 5/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea 13 zenbaki profesionala daukan foruzainari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0702815