25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAUN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2007ko otsailaren 14an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mugiroko 3. sektoreko eta 60. sektoreko planeamendu eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko, S.L. enpresak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23, 24, 25 eta 26. artikuluetan xedatuarekin bat, espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Larraunen, 2007ko otsailaren 15ean._Alkatea, Pedro Manuel Barberia Echarri.

Iragarkiaren kodea: L0702739