25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANAZ

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2007ko urtarrilaren 31ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE-36 unitatearen xehetasun azterlana, Amaia Garciandia Lizarragak eta Javier Garciandia Lizarragak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Etxarri Aranatzen, 2007ko otsailaren 9an. Alkateordea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0702774