25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

13/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Nafarroako udal eta kontzejuendako laguntzak, Arte eta Kultura 2007 programan dauden kultur jarduerak egin ditzaten" izeneko deialdia aurrera eramateko 462.000,00 euroko gastua baimendu, laguntzak arautzen dituzten xedapenak onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematen duena.

Ikusirik Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena, eta Nafarroako udaletan kultur ekintzak sustatzeko asmoz, 462.000,00 euroko gastua baimentzen da, "Nafarroako udal eta kontzejuendako laguntzak, Arte eta Kultura 2007 programan dauden kultur jarduerak egin ditzaten" izeneko deialdia 775 biztanlez goitiko eta 40.000 biztanlez beheitiko herri bakarreko udaletan aurrera eramateko; halaber, laguntzak arautzen dituzten xedapenak onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematen da.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako udal eta kontzejuendako laguntzak, Arte eta Kultura 2007 programan dauden kultur jarduerak egin ditzaten" izeneko deialdirako 462.000,00 euroko gastua egiteko baimena ematea. Gastu hori 2007ko aurrekontuko "Udalen kultur ekitaldietarako laguntzak" izeneko A20002-A2510-4609-335100 kontusailaren kargura ordainduko da.

2. "Nafarroako udal eta kontzejuendako laguntzak, Arte eta Kultura 2007 programan dauden kultur jarduerak egin ditzaten" izeneko deialdia erregulatzen duten arauak onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

3. Foru agindu hau igortzea Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Kultur Jardueren Atalari, Ogasunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kultur Sustapenerako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen kontra toki entitate interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, berau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 7an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

I. ERANSKINA

Nafarroako udal eta kontzejuendako laguntzak, "Arte eta Kultura 2007" programan dauden kultur jarduerak egin ditzaten

ARAUAK

1._Xedea eta helburua.

1.1. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak deialdi hau egiten du, Nafarroako udal eta kontzejuetan kultur ekintzak sustatzeko.

1.2. "Arte eta Kultura 2007" Programaren xedea da Nafarroako udal eta kontzejuetan kultur jarduerak antolatzea 2007ko urtarrilaren 12tik azaroaren 25a arte. Programa honi dagokionez, kultur jarduerak hauxek dira: Kultur Jardueren Atalak zuzenean eginiko jarduerei loturiko ikuskizun eta erakusketak (VII. eranskinaren arabera).

2._Aurrekontua eta diru kopurua.

2.1. Dirulaguntza hauek, gehienez ere 462.000,00 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2007ko gastuen aurrekontuko A20002-A2510- 4609-335100 kontusailaren kargura finantzatuko dira.

2.2. Dirulaguntza jasotzen ahal duen onuradun bakoitzarentzako zenbatekoa herriko biztanleen kopuruaren araberakoa izanen da, III. eranskineko baremoari jarraikiz (Nafarroako udal eta kontzejuen biztanleriari buruzko 2005-01-01eko datu ofizialen arabera).

3._Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren diru-ekarpena bateragarria izanen da Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten dirulaguntza guztiekin. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo berezko baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

4._Onuradunak: baldintzak eta eginbeharrak.

4.1. Deialdi honetara aurkezten ahalko dira herri bakar batean 775 biztanletik goiti eta 40.000tik beheiti dituzten Nafarroako udal eta kontzejuak.

4.2. Herri bakar batean 775etik 999ra bitarteko biztanle kopurua duten udalek "Artea eta Kultura 2007" programan edo Kultura Zuzendaritza Nagusiak 200 biztanle baino gehiagoko herrietan antolatzen dituen programetan parte hartzen ahalko dute, aukeran.

4.3. Dirulaguntza hartzaileek diru hori oso-osorik deialdi honen bidez onartutako programa egiteko erabili beharko dute.

4.4. Jarduerak programatzea udal edo kontzejuko kultura arloko arduradunei dagokie.

4.5. Programak ez ditu hartzen:

a) Udal edo Kontzejuak herriko festak edo herriko zaindariarenak direla-eta antolatu edo babestu ditzakeen kultur jarduerak.

b) Herriko arte edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak.

c) Kultur Jardueren Atalak egindako eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak lagundutako programetako jarduerak.

4.6. Onuradunen betebeharrak:

a) Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak laguntza-eskaeran bildutako datuak egiaztatzea eskatzen duenean, hori onartzea.

b) Programa aurrera eramatean egiten diren aldaketen berri ematea lehenbailehen. Dirulaguntza harturiko programan edozein aldaketa sartzeko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren adostasuna behar da, eta honek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu.

c) Dirulaguntzaren xede den proiektu osoa justifikatzea.

d) Jardueren berri ematean, Nafarroako Gobernuaren babesa izan dutela adierazi beharko da. Horretarako, toki entitateek Kultur Ekintza Zerbitzuak emanen duen afixa erabiltzen ahalko dute. Berariazko publizitatea argitaratzen badute, onuradunek, aldi bakoitzean, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabiltzeko eskatuko diote Argitalpen Atalari, ondoko posta elektronikoko helbidean: publicaciones@navarra.es, edo, bestela, ondoko web orrian: http:// www.navarra.es/catálogo de servicios/todos los servicios/otros/Símbolo Oficial del Gobierno de Navarra.

5._Eskaerak aurkeztea.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Laguntzaren eskabideak, deialdi honetako II. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería, 39, 31001 Iruña), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen den edozein erregistrotan. Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan ere igortzen ahal dira eskabideak. Azken kasu honetan 848 42 46 24 faxean jakinarazi beharko da kasuan kasuko postetxean aurkeztu direla agiriak, epearen barruan igorri direla frogatzen duen agiria erantsiz.

6._Aurkeztu behar diren agiriak.

6.1. Eskabideekin batera ondoko agiriak joanen dira:

a) Eskabidea aurkezten duen udal edo kontzejuaren izena.

b) Programazioaren jarraipen eta balorazioaren arduradunaren izena eta telefonoa.

c) Entitate eskatzailearen adierazpena, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.

d) Herriko festaegunak eta santu zaindariaren egunak agertzen dituen ziurtagiria.

e) Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak.

f) Irailaren 1a bitarteko programazioa, xeheki emana, taldeak, artistak, egunak eta aurrekontua eta, gutxienez, azaroaren 25a bitarte egin gogo diren jarduerak, baita aurrekontua ere. Horretarako, bete behar den fitxa sartu da IV. eranskinean.

g) Entitate eskatzaileek kultur kudeaketako tenkikariak, bertakoak edo kanpokoak, baldin baditu, horri buruzko ziurtagiriak:

1. Toki entitateak kultur kudeaketako teknikarien lanetarako funtzionariorik edo kontratupeko langilerik badauka, izendapenaren edo kontratuaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

2. Beste kasuetan, interesatuak toki entitatearen eta kultur enpresako enpresa baten artean dagoen kontratuaren fotokopia konpultsatua eta enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren kopia aurkeztu beharko ditu.

h) Bi kasuetan, idazkariaren ziurtagiria erantsiko da, eta bertan adieraziko kultur kudeaketako teknikariak toki entitatearen plantilla organikoan ekitaldi honetan zein maila duen eta kultur kudeaketarako zenbat ordu esleitu diren (lanaldi erdia, osoa edo dagokiona).

6.2. Dirulaguntzaren eskabidea osorik bete gabe aurkezten baldin bada, edo hura baloratzeko alderdi garrantzitsuen egiaztapena nahikoa ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio akats horiek zuzen ditzala, 10 egun balioduneko epean. Aditzera emanen da horrela egin ezik eskabidea artxibatuko dela eta halaxe jakinaraziko dela.

7._Instruitu eta ebaluatzeko organo eskudunak.

7.1. Kultur Ekintza Zerbitzua da organo eskuduna laguntzak emateko prozedura instruitzeko.

7.2. Eskabideak baloratzeko batzorde bat osatuko da. Kultura zuzendari nagusia izanen da haren lehendakaria. Batzordeak, gainera, kide hauek izanen ditu: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, Kultur Jardueren Ataleko burua, Kultur Sustapenaren Bulegoko burua, Kultur Jardueren Atalari atxikitako teknikari bat eta Nafarroako Kultura Kontseiluko bi kide. Bere erabakia hobeki oinarritzeko, batzordeak entitate eskatzaileari eskatzen ahalko dizkio behar dituen agiri osagarri guztiak eta kanpoko adituen aholkularitza ere bai.

7.3. Kultur Ekintza Zerbitzuak, Ebaluazio Batzordearen akta ikusirik, deialdiaren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du.

8._Balorazio irizpideak.

8.1. Laguntzak esleitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Aurkeztutako programaren interesa eta kalitatea, gehienez 6 puntu.

b) Deialdiaren aurreko urteko edizioan aurkeztutako aurrekontua osorik exekutatu izana (1 puntu).

c) Udal edo kontzejuan kultur kudeaketako teknikari bat egotea, funtzionarioa nahiz kontratuduna, edo kulturako zerbitzuak enpresa pribatu bati kontratatuak izatea, gehienez 3 puntu. Kasu guztietan, gutxieneko kontratazioa lanaldi erdikoa izanen da.

8.2. III. eranskinean herri bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa eta laguntzari dagokion programazioa aurrera eramateko gutxieneko aurrekontua agertzen dira. Onartutako programaren aurrenkontua aipatutakoa baino txikiagoa bada, onartutako aurrekontuaren %40koa izanen da laguntza. Onartutako programaren aurrekontua aipatutakoa baino handiagoa bada, kontusaileko diru-dotazioaren eta 8.1. puntuan ezarritako irizpideei jarraikiz lortutako puntuen arabera emanen da laguntza. Ez da inoiz onartutako laguntza aurrekontuaren %50 baino handiagoa izanen.

9._Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuko kontseilariak, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, foru agindu bat emanen du laguntzak eman edo ukatzeko.

9.2. Deialdia bukatutzat ematen duen foru agindua Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da (Navarrería, 39, Iruña), eta laguntzen onuradunak diren toki entitateei jakinaraziko zaie.

9.3. Arau hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

10._Ordainketa, eta justifikatzeko prozedura eta modua.

10.1. Ematen diren laguntzak bi epetan ordainduko dira, %50a emateko erabakia hartzen denean eta, gainerako %50a, jarduera amaitutakoan, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren.

10.2. Bigarren epea ordaintzeko baldintza izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2007ko azaroaren 30a baino lehen:

a) Laguntza jaso duen programaren jarduera bakoitzaren ebaluazio orria, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Udal edo kontzejuko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak edo kontzejuburuak ontzat emana (VI. eranskinaren arabera), onartutako programaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:

1. Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

2. Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

3. Kontratatutako arte talde edo erakundea.

4. Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez, fakturatu beharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

5. Zenbatekoa (BEZa barne).

Datu horiek IV. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira, osorik beteko baitira.

10.3. Onartutako programan ageri zen gastua baino gutxiago justifikatzen bada, dirulaguntza murriztuko da, laguntzaren portzentaje berberak mantentzeko.

10.4. Onuradunari, diruz lagunduriko programa burutu dela behar bezala frogatu ezik, aurrerakin gisa kobratutako dirua, osorik edo hein batean, itzul dezala eskatuko zaio, proportzionaltasunaren arabera.

11._Arau-hausteak eta zehapenak.

11.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. tituluan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.

11.2. Zehapen prozedura Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izanen da.

12._Dirulaguntzen araubide orokorra.

12.1. Deialdiko arau hauetan aipatzen diren laguntzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat etorriko dira.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............................................. NANa/I.F.Z. ..........., bizitokia ....................... Kalea: .................... Telefonoa: .............. bere izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezbatu):

Izena: ................................................. NANa/I.F.Z. .........., bizitokia: ........................, Kalea: .................... Telefonoa: ............... Hauxe aurkezten du:

"Arte eta Kultura 2007" programan dauden kultur jarduerak egiteko udal eta kontzejuendako laguntzen eskaera, ...............aren .....(e)ko ......../200... Foru Aginduaren bitartez onetsitako arauei jarraikiz. (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ..... zk., 200...ko ...............aren ....koa).

Hona hemen aurkezten ditudan agiriak:

1) Programazioa aurkezten duen udal edo kontzejuaren izena.

2) Programazioaren jarraipen eta balorazioaren arduradunaren izena eta telefonoa.

3) Entitate eskatzailearen adierazpena, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.

4) Herriko festaegunak eta santu zaindariaren egunak agertzen dituen ziurtagiria.

5) Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak.

6) Irailaren 1a bitarteko programazioa, xeheki emana, taldeak, artistak, egunak eta aurrekontua eta, gutxienez, azaroaren 25a bitarte egin gogo diren jarduerak, baita aurrekontua ere. Horretarako, bete behar den fitxa sartu da IV. eranskinean.

7) Kultur kudeaketako teknikariak, bertakoak edo kanpokoak, kultur kudeaketaren arduraduna zein den, dagozkionak, dauzkatela frogatzen duten agiriak:

a) Toki entitateak kultur kudeaketako teknikarien lanetarako funtzionariorik edo kontratupeko langilerik badauka, izendapenaren edo kontratuaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

b) Beste kasuetan, interesatuak toki entitatearen eta kultur enpresako enpresa baten artean dagoen kontratuaren fotokopia konpultsatua eta enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren kopia aurkeztu beharko ditu.

c) Bi kasuetan, idazkariaren ziurtagiria erantsiko da, eta bertan adieraziko kultur kudeaketako teknikariak toki entitatearen plantilla organikoan ekitaldi honetan zein maila duen eta kultur kudeaketarako zenbat ordu esleitu diren (lanaldi erdia, osoa edo dagokiona).

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, emandako datuak dirulaguntzetarako deialdi honen espedientea tramitatzeko erabiliko da bakar-bakarrik. Interesatuek aurka egiteko eta datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzen ahalko dute.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesatuak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

...........(e)n, 200....(e)ko .......aren ....(e)an.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA.

VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

III. ERANSKINA

Bizilagunen kopurua eta herriko ezaugarri bereziak kontuan hartuta atera dira udal bakoitzari esleitutako oinarrizko diru kopuruak.

a) Udal bakunak, 775-1.000 biztanlekoak: 1.352 euro.

b) Udal bakunak, 1.000-1.999 biztanlekoak: 1.653 euro.

c) Udal bakunak, 2.000-2.999 biztanlekoak: 1.953 euro.

d) Udal bakunak, 3.000-3.999 biztanlekoak: 2.254 euro.

e) Udal bakunak, 4.000-4.999 biztanlekoak: 2.855 euro.

f) Udal bakunak, 5.000-7.999 biztanlekoak: 4.207 euro.

g) Udal bakunak, 8.000-9.999 biztanlekoak: 5.259 euro.

h) Udal bakunak, 10.000-14.999 biztanlekoak: 6.611 euro.

i) Udal bakunak, 15.000-24.999 biztanlekoak: 7.513 euro.

j) Udal bakunak, 25.000-34.999 biztanlekoak: 15.025 euro.

Udal bakoitzari biztanle kopuruaren arabera dagokion oinarrizko kopurua:

a) Udal hauei 1.352na euro dagozkie (gutxienez 3.380 euroko gastua egin behar dute):

Oibarko Udala.

Arbizuko Udala.

Arreko Kontzejua.

Zizur Txikiko Kontzejua.

Etxalarko Udala.

Fontellasko Udala.

Goizuetako Udala.

Miranda-Argako Udala.

Obanosko Udala.

Oteitzako Udala.

Uharte Arakilgo Udala.

Villatuertako Udala.

b) Udal hauei 1.653na euro dagozkie (gutxienez 4.132,50 euroko gastua egin behar dute):

Alloko Udala.

Arroizko Udala.

Artaxoako Udala.

Aiegiko Udala.

Cabanillasko Udala.

Carcarko Udala.

Kasedako Udala.

Doneztebeko Udala.

Lakuntzako Udala.

Lekunberriko Udala.

Leringo Udala.

Los Arcosko Udala.

Irunberriko Udala.

Mendigorriko Udala.

Monteagudoko Udala.

Olaztiko Udala.

Santakarako Udala.

Sartagudako Udala.

Sesmako Udala.

c) Udal hauei 1.953na euro dagozkie (gutxienez 4.882,50 euroko gastua egin behar dute):

Ablitasko Udala.

Andosillako Udala.

Agoizko Udala.

Arguedasko Udala.

Buñuelgo Udala.

Cadreitako Udala.

Caparrosoko Udala.

Zarrakazteluko Udala.

Etxarri Aranazko Udala.

Faltzesko Udala.

Fiteroko Udala.

Funesko Udala.

Fustiñanako Udala.

Irurtzungo Udala.

Larragako Udala.

Leitzako Udala.

Lesakako Udala.

Martzillako Udala.

Orkoiengo Udala.

Garesko Udala.

Valtierrako Udala.

Villafrancako Udala.

d) Udal hauei 2.254na euro dagozkie (gutxienez 5.635 euroko gastua egin behar dute):

Azagrako Udala.

Berako Udala.

Beriaingo Udala.

Cascanteko Udala.

Castejongo Udala.

Cortesko Udala.

Mendabiako Udala.

Milagroko Udala.

Murchanteko Udala.

Erriberriko Udala.

Ribaforadako Udala.

Vianako Udala.

e) Udal hauei 2.855na euro dagozkie (gutxienez 7.137,50 euroko gastua egin behar dute):

Uharteko Udala.

Lodosako Udala.

Noain-Elortzibarko Udala.

f) Udal hauei 4.207na euro dagozkie (gutxienez 10.517,50 euroko gastua egin behar dute):

Altsasuko Udala.

Arangurengo Udala.

Baztango Udala.

Cintruenigoko Udala.

Corellako Udala.

Azkoiengo Udala.

San Adriango Udala.

Zangozako Udala.

g) Udal hauei 5.259na euro dagozkie (gutxienez 13.147,50 euroko gastua egin behar dute):

Antsoaingo Udala.

Berriozarko Udala.

h) Udal hauei 6.611na euro dagozkie (gutxienez 16.527,50 euroko gastua egin behar dute):

Lizarrako Udala.

Tafallako Udala.

Atarrabiako Udala.

Zizur Nagusiko Udala.

i) Udal hauei 7.513na euro dagozkie (gutxienez 18.782,50 euroko gastua egin behar dute):

Barañaingo Udala.

Burlatako Udala.

j) Udal honi 15.025 euro dagozkio (gutxienez 37.562,50 euroko gastua egin behar dute):

Tuterako Udala.

IV. ERANSKINA

V. ERANSKINA

VI. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua

Nik, ............(e)k, (izen-deiturak), ..................(e)ko (herria) .......(e)ko (udala edo kontzejua), ............... (kontu-hartzailea edo idazkaria) naizen honek, ziurtatzen dut:

Eskura ditudan datuak azterturik, Arte eta Kultura 2007ko programaren datuak erantsiriko fitxetan ageri direnak direla. Horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau ematen dut, alkatearen ikus-oniritziarekin.

(Herriaren izena) (Eguna)

(Ziurtatzailearen izen-deiturak)

I.O.

Alkatea,

(Alkatearen izen-deiturak)

VII. ERANSKINA

Arloak eta azpiarloak

_Zinema

_Dantza

-Klasikoa

-Garaikidea

-Flamenkoa

-Beste batzuk

_Zabalkundea

-Inprenta

-Bestelakoak

_Exekuzioa

-Argiak paratzea

-"Sociedad General de Autores" elkartea

-Soinu tresnak paratzea

-Bestelakoak

_Etnologia

-Artisautza

-Bertsolaritza

-Herri kirolak

-Bestelakoak

_Erakusketak

-Eskultura

-Argazkigintza

-Pintura

-Bestelakoak

_Folklorea

-Dantza

-Fanfarrea

-Gaiteroak

-Jotak

-Trikitia

-Txalaparta

-Bestelakoak

_Magia

_Musika

-Akordeoia

-Banda

-Kamara

-Kantautorea

-Kantua

-Karibekoa

-Zelta

-Abesbatzak

-Folk

-Jazza

-Mariachia

-Opera

-Organoa

-Plektroa

-Pop-a

-Rock-a

-Errondaila

-Tangoa

-Tuna

-Txaranga

-Txistua

-Bestelakoak

_Bestelakoak

_Antzerkia

-Helduentzakoa

-Animazioa

-Kafe-antzokia

-Ipuin-kontalariak

-Haurrendakoa

-Marionetak

-Kaleko antzerkia

-Zirko-antzerkia

-Txotxongiloak

-Adin guztiak

-Bestelakoak

Iragarkiaren kodea: F0702226