25. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

276/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da Jesús María Olejua Hita Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzari aplikatutako Teknologia Berrien Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 29ko 276/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Jesús María Olejua Hita Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzari aplikatutako Teknologia Berrien Bulegoko buru izendatu du, sei urte naturaletako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0702563