22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

Hirigintzaren Udal Planeko antolamendu egituratzaileko determinazioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2007ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Hirigintzaren Udal Planeko UD 9 A unitateko antolamendu egituratzaileko determinazioen aldaketa puntuala, Buñuelgo S.C.L. de Viviendas Santa Anak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; udal bulegoetan izanen da interesatuen eskura, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluak 70 eta 71.ari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

Buñuelen, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0701303