22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Arbizuko industrialdea birzatitzeko proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2006ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arbizuko industrialdea birzatitzeko proiektuaren aldaketa.

156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2006ko abenduaren 29an. Epea proiektuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikulua eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, alkateak, 2007/1eko ebazpenean, zera erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Arbizuko industrialdea birzatitzeko proiektuaren aldaketa.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Arbizun, 2007ko otsailaren 12an._Alkatea, Jesus María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0702591