22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LARRAGETA

Lurzatia enkantean

Larragetako Kontzejuko Batzarrak, 2006ko apirilaren 28ko bilkura arruntean hala erabakita, lizitaziorako deia egin du, Berriobeitiko Hirilurren Katastroko 8. poligonoko 218. lurzatia enkante publikoan saltzeko. Lurzatia Larragetako Kontzejuarena da (Berriobeiti).

Deskripzioa: Larragetako 8. poligonoko 218. lurzatia; 545 m². Familia bakarreko etxebizitza egiteko izanen da lurzatia; 220 metro karratu eraiki eta kontagarriko eraikigarritasuna du, Udal Planeko ordenantzen arabera.

Hasierako prezioa: 143.000,00 euro (BEZa kanpo).

BEZa ez da sartzen; esleipen-hartzaileak dagozkion zergak ordaindu behar dizkio Nafarroako Ogasunari: OEZa edo bestelakoak.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2, hau da, 2.860,00 euro. Larragetako Kontzejuaren kontuan sartuko dira, baldintza-agirian zehazten baita.

Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: eskaintzak Larragetako Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, Berriobeitiko Udaletxean baitago, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen agirian aipatzen dena; agiri hori interesatuen eskura dago Larragetako Kontzejuko idazkaritzan, Berriobeitiko Udaletxean eta Infolocal zerbitzuan (012 telefonoa).

Eskaintzak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean.

Larragetan, 2007ko otsailaren 8an._Kontzejuburua, Cruz Oteiza Bustingorri.

Iragarkiaren kodea: L0702193