22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

Aldaketa 2006ko lan eskaintza publikoan

Udal honetako alkateak ebazpen hau eman zuen, 2007ko urtarrilaren 25ean:

1._Burlatako Udalaren 2006ko lan eskaintza publikoko aldaketa hau onestea:

a) 2006ko lan eskaintza publikotik 4.0 "Unitateko burua" lanpostua kentzea, hori iraungitzea onetsi delako.

b) 2006ko lan eskaintza publikoan 5.0 "Arkitektoa" lanpostua sartzea.

c) 2006ko lan eskaintza publikotik kentzea 4.3 eta 5.1 lanpostuak: administrari laguntzailea.

d) 2006ko lan eskaintza publikoan sartzea 5.53 eta 5.54 lanpostuak: administrari laguntzailea.

2._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluari jarraituz.

Burlatan, 2007ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0701669