II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
AGUILAR KODESKOA
2007ko plantilla organikoaren hasierako onespena
Aguilar Kodeskoko Udalak, 2006ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aguilar Kodeskoan, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Juan Cruz Casasnovas Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0701600