22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Industrias Grasas Marín Navarra, S.L.k egina.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 98/07 Ebazpena, urtarrilaren 31koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Industrias Grasas Marín Navarra, S.L.

Jarduera: Haragi-azpiproduktuen tratamendua, birziklatzea eta prozesatzea.

Tokia: Ebroko Ardatza errepidea, zk.g. (Andosilla).

Udalerria: Andosilla.

Iruñean, 2007ko otsailaren 5ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0702025