22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

49/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako deia egiten duena.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak finkatzen du errepideko garraio publikoan aritzeko ezinbesteko baldintza izanen dela lanbide gaitasuna izatea.

Errepideko garraioaren arloko legeriak xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko administrazioaren organo eskudunak deitu behar ditu egoitza Nafarroan dutenak behar diren probak egitera, lanbide gaitasunari, ohoreari eta ahalmen ekonomikoari buruzko baldintzak arautzen dituen 1211/1990 Errege Dekretuak ezarritako oinarrizko antolamenduari jarraikiz, bai eta, halaber, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren II. tituluko I. kapitulua lanbide gaitasunaren ziurtagiriak emateari dagokionez garatzen duen 1999ko maiatzaren 28ko Ministerio Aginduari jarraikiz ere.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepideko garraioan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako deialdia onestea.

2. Deialdiko probak lanbide gaitasunaren ziurtagiri hauek eskuratzeko dira:

_Errepide bidezko salgaien garraioa, barne eta nazioartekoa.

_Errepide bidezko bidaiari-garraioa, barne eta nazioartekoa.

3. Deialdian parte hartu ahal izanen dute ohiko helbidea Nafarroako edozein udalerritan dutenek. Izangaiaren ohiko helbidea zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

_Izangaiak erroldatze agiriaren bidez egiaztatzen baldin badu azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko da.

_Erroldatze agiriaren arabera, azken urtean Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egondako egun kopurua 185 baino gutxiago izan arren, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik atzera kontatzen hasita betiere, izangaiak egiaztatzen baldin badu helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera beharturik egon dela, familia edo laneko inguruabarrak direla kausa.

4. Eskabideen aurkezpena.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskabidea:

_Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian agertzen den formularioa betez, zerbitzuen katalogoaren barrenean, zerbitzu guztien atalean, garraioen azpiatalean.

_Deialdi honen I. eranskineko ereduaren araberako eskabidea aurkeztuz Nafarroako Gobernuaren erregistro ofizialetako edozeinetan. Eskabidea eranskin honetatik atera edo Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan eska daiteke.

Eskabideaz gainera, bi kasuetan, izangaiek ondotik aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskaera internet erabiliz egiten bada, agiriak posta ziurtatuaren bidez igorriko dira Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzura (Yanguas y Miranda kalea, 5, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren erregistro ofizialetatik edozeinetan aurkeztuko. Bestela, agiriak eta eskabidea Nafarroako Gobernuaren erregistro ofizialen batean aurkeztuko dira.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Indarra duen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidea Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, erroldatze agiriarekin egiaztatu beharko du Nafarroan duela helbidea; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko da.

Erroldako antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten famili edo lanbide arrazoien egiaztagiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, azterketa egin ahal izateko, lortu nahi den gaikuntza agiri mota bakoitzeko 8,00 euro sartu izanaren frogagiria.

5. Aurkezteko epea.

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai agiriak 2007ko martxoaren 30eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.

6. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda paratuko da Interneten eta Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kaleko 5 zk., Iruña), 2007ko apirilaren 13an.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin ahal izanen dituzte aipatu bulegoetan 2007ko apirilaren 27a arte, eta akatsik izanez gero, zuzendu.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ere modu berean argitaratuko da 2007ko maiatzaren 4an.

7. Ondokoak izanen dira probetarako eratu den epaimahaiko kideak:

_Batzordeburua: Jesús María Odériz Echevarría, Garraio zuzendari nagusia.

_Ordezkoa: Jesús María Posadas Martínez, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Kontseiluko kideak:

José Domingo Server Savall, Garraioko Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Jesús Armendáriz Mateo, Garraioen Ustiapenerako Ataleko burua.

Angel Goñi Gironés, Garraioen Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burua.

_Ordezkoak:

Iñaki Azcona Mendizábal, Bidaiarien Garraioa eta Garraioaren Operadoreak Kudeatzeko Bulegoko burua.

Usue Gortari Arbona, Garraioaren Azpiegituren Bulegoko burua.

Julián Martín Martínez, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko funtzionarioa.

_Idazkaria: Charo Loitegui Biurrun, Garraio Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: María Gutiérrez Gutiérrez, Garraioaren Ikuskapen Bulegoko burua.

8. Izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira probak egitera.

9. Lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak ebazpen honen II. eranskinean ageri den programa ofizialaren edukiari buruz izanen dira.

10. Proben egitura.

1._Ariketek bi zati izanen dituzte:

Lehenbiziko zatian programako gaien edukiari buruzko "test" motako 100 galdera erantzun beharko dira, lau erantzunen artean bat aukeratuz.

Bigarren zatian programako gaiak aplikatu beharra dakarten sei kasu praktiko ebatzi beharko dira, kalkulu matematikoak eginez edo idatziz azalduz.

2._Izangaiek bi ordu izanen dituzte ariketaren zati bakoitza egiteko.

11. Ariketen kalifikazioa.

1._Kapitulu honetako ariketak zerotik hamar puntu bitarte kalifikatuko dira, ondoko balorazio arau hauei jarraikiz:

Ariketa bakoitzeko lehenbiziko partean, zuzen erantzuten den "test" motako galdera bakoitzagatik 0,04 puntu jasoko dira eta, berriz, oker ihardesten den bakoitzagatik 0,02 puntu kenduko dira. Ihardesten ez diren galderengatik eta ihardespen bat baino gehiago ematen zaienengatik ez da punturik emanen, ezta kenduko ere.

Ariketa bakoitzeko bigarren zatian, kasu praktiko bakoitza 0 puntutik puntu bat bitarte puntuatuko da.

2._Ariketa gainditzeko, izangaiek 2 puntu lortu beharko dituzte gutxienez lehenbiziko zatian eta 3 bigarrenean, eta bien baturak 6 puntu edo gehiago izan beharko du.

12. Probak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasgelategian eginen dira (Arrosadiko Campusa, z/g), 2007ko maiatzaren 19an, ordu hauetan:

_Salgaien garraioa, barne eta nazioartekoa:

1. zatia 9,00:00etan.

2. zatia 11:30ean.

_Bidaiarien garraioa, barne eta nazioartekoa:

1. zatia 16,00:00etan.

2. zatia 18:00etan.

13. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetan (Yanguas y Miranda, 5, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren atariko www.navarra.es webgunean, zerbitzuen katalogoaren barruan, "Zerbitzu guztiak" atalean, "Garraioak" azpiatalean, eta Garraio zuzendari nagusiari igorriko dio.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta ebazpen horren kontra errekurtso arrunta paratu ahal izanen da argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

14. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

15. Ebazpen hau Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzura eta Idazkaritza Teknikora igorriko da.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

I. ERANSKINA

Errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako izena emateko eskabidea

A) Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

NAN zenbakia

Jaioteguna

Non jaioa

Telefono zenbakia

Ikasketa maila

Helbidea

Herria

Posta kodea

Goian aipatu datuak dituen eskatzaileak eskabidea aurkezten du errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetan parte hartzeko. Proba horretarako deialdia Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsi zen.

B) Zein probatara aurkeztuko den (X batez adierazi)

Errepideko salgaien garraioa, barne eta nazioartekoa.

Errepideko bidaiari-garraioa, barne eta nazioartekoa.

C) Azterketarako eskubidea izan eta espedientea formalizatzeko tasa 8,00 eurokoa da egin nahi den espezialitate bakoitzeko.

Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. MULTZOA

Salgaien barne eta nazioarteko garraioaren inguruko gaiak

1. Zuzenbide pribatua.

1.1. Kontratuei buruzko oinarrizko nozioak. Salerosketa, errentamendu, merkataritzako komisio eta gordailu kontratuetan alderdiek izaten dituzten eskubide, betebehar eta erantzukizunei buruzko nozioak.

1.2. Salgaiak lurgainean garraiatzeko merkataritzako kontratua:

Elementu pertsonalak; garraioaren prezioa, arreta berezia emanez Administrazioak onetsitako tarifei; garraio gutuna; eramalearen, zamatzailearen eta hartzailearen eskubideak eta betebeharrak; eramalearen erantzukizuna. Garraio konbinaturako eta jarraikako garraiorako kontratuak. Bitarteko lana salgaien garraiorako kontratuetan. Garraiolarien arteko lankidetza eta haren mugak.

1.3. Errepide bidezko salgaien garraioaren kontratuen baldintza orokorrak, Administrazioak onetsiak: edukia eta aplikagarritasuna.

1.4. Garraio kontratuen ondoriozko erreklamazioak. Preskripzio epea. Lurgaineko Garraioaren Arbitraje Batzordeak: osaera, eskumenak eta funtzionamendu arauak: Arbitraje Batzordearen laudoaren ondorioak.

1.5. Salgaien errepide bidezko nazioarteko garraioaren kontratuei buruzko hitzarmena (CMR): aplikazio-eremua; elementu pertsonalak; garraio gutuna; eramalearen, zamatzailearen eta kontsignatarioaren eskubideak eta betebeharrak; eramalearen erantzukizuna; kontratutik datozen erreklamazioak.

2. Garraiolaria merkataritzako enpresaburu gisa

2.1. Merkataritzako enpresaburua. Merkataritzako enpresa.

Merkataritzako establezimendua. Enpresaburu motak. Enpresaburuaren erantzukizuna.

2.2. Enpresaburuaren betebehar formalak. Alta fiskala. Gizarte Segurantzako alta. Udal lizentziak. Merkataritza liburuak. Kontabilitatearen arlo formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak; liburuak bete eta gordetzea; legezko manuak ez betetzea.

2.3. Banakako enpresaburua: kontzeptua; enpresaburu izateko gaitasuna; ezgaitzeak eta debekuak.

2.4. Merkataritza-sozietatea: kontzeptua eta motak; eratzeko formalitateak; eskritura eta erregistroan inskribatzea.

2.5. Sozietate anonimoa: kontzeptua; kapital soziala; nortasun juridikoa; eraketa; kapitala ordaintzea; akzioa kapitalaren zati eta bazkide izatearen adierazle gisa; akzioen zirkulazioa; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta sozietatearen ekitaldia ixtea; sozietatearen estatutuak aldatzea. Lan sozietatearen berezitasunak.

2.6. Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua; eraketa; kapital soziala; partaidetza sozialen araubidea; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta mozkinen banaketa; sozietatearen estatutuak aldatzea.

2.7. Kooperatiba sozietatea: kontzeptua eta motak; eraketa; bazkideak eta elkartuak; sozietatearen organoak; araubide ekonomikoa. Lan elkartuko kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; lan elkartuko kooperatiba garraioaren esparruan. Garraiolarien kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak. Merkaturatze sozietatea garraioaren esparruan: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak.

2.8. Ordainketa etendura: kontzeptua; edukia eta ondorioak. Porrota: kontzeptua eta motak; porrotaren legezko aurrekontuak; porrot-deklarazioa; porrot-deklarazioaren ondorioak; porroteko ondasun multzoa; porroteko eragiketak; sozietateen porrota.

3. Zuzenbide soziala

3.1. Langileen ordezkariak eta enpresa batzordeak, enpresan langileak taldeka ordezkatzeko organoak: kontzeptua; eskumenak; ahalmena; kideak; hautapena eta agintea; bermeak. Sindikatuak: kontzeptua; sindikatuen atalak eta sindikatuen ordezkariak, beraien eskubideak eta eskurantzak enpresan. Lan ikuskapena: kontzeptua eta ahalmenak. Lan osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan aplikatu beharreko oinarrizko arauak.

3.2. Enpresaburuen betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan: kotizatu beharraren sorrera eta iraupena; kotizatu behar dutenak; kotizazio-oinarria; kotizazio-tasa; kotizazio gehigarria aparteko orduengatik; langabeziarako, soldatak bermatzeko funtserako eta lan heziketarako kotizazioa; dirubilketa. Beren kabuz edo autonomo gisa diharduten langileen araubide berezia.

3.3. Lan kontratuak: lan kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna; lan kontratuaren modalitateak eta hori nola aplikatzen zaion salgaien garraioko enpresetako langile kategoria bakoitzari; kontratuaren iraupena; kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak; lanean gora egitea; soldata eta soldata-bermeak; lan-denbora eta errepideko garraioko enpresen lanaldiari buruzko arau bereziak; langileen mugikortasuna zereginetan eta tokiz toki; enpresaburu aldaketaren ondoriozko bermeak; kontratua etetea; kontratua iraungitzea. Hitzarmen kolektiboak: kontzeptua; aplikazio eremua; edukia; iraupena; baliozkotasuna; negoziatzeko unitateak; legezkotasuna eta izapidatzeko prozedura.

3.4. Takograkoa: helburua; funtzionamenduari buruzko oinarrizko nozioak; nahitaez eduki beharraren salbuespenak; erabiltzeko arauak.

Gidatzeko denbora-mugak: eten gabe gidatzea, egunero gidatzea eta bi astez behin gidatzea.

Nahitaezko atsedenaldiak: eguneko atsedenaldia eta astekoa.

4. Zuzenbide fiskala

4.1. Balio Erantsiaren gaineko Zerga garraio zerbitzuetan: zergapeko egintza; eragiketak egiteko tokia; zergaren sortzapena; subjektu pasiboak eta erantzuleak; zerga-oinarria; karga tasak; zergaren kenkariak; itzultzeak; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: zergapeko egintza eta salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; likidazio-oinarria; ezarpen aldia eta sortzapena; zerga zorra kalkulatzea; ordainketa; zergak batera ordaintzea; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.3. Sozietateen gaineko Zerga: zergapeko egintza; errenta lortzea; zerga aldia eta sortzapena; subjektu pasiboak; egoitza eta helbidea; zerga-oinarria; dirusarrera konputagarriak; gastu kengarriak; ondarearen gehikuntza eta murrizteak zehaztea; kapital fiskala; galeren konpentsazioa; zerga-oinarria zehaztea; karga tasak eta kuota osoa; kuotako hobariak; inbertsioengatik, lanpostuak sortzeagatik eta lanbide heziketako gastuengatik egiten diren kenketak; azkeneko zerga zorra; zergaren kudeaketa; atxikipenak jatorrian, konturako sarrera eta ordainketak.

4.4. Garraiorako ibilgailuak erostearen, haien zirkulazioaren edo zenbait azpiegitura erabiltzearen gaineko beste zerga, bidesari edo kanon batzuei buruzko izaera eta funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza.

5. Enpresaren merkataritza eta finantza arloko kudeaketa

5.1. Kanbio letra: kontzeptua eta ezaugarriak; letra sortzea; letra onartzea; letraren zirkulazioa; letra ordaintzea. Txekea: kontzeptua eta ezaugarriak; txekearen forma; txekearen zirkulazioa; txekea ordaintzea. Zor-agiria: kontzeptua; baldintza formalak; zor-agindua sinatzen duenaren egoera juridikoa. Zor txartelak eta kreditu txartelak: Funtzionamendua.

5.2. Bankuko kreditua. Kreditu arrunta irekitzea: kontzeptua eta ezaugarriak; ondorioak; kreditua kontu korrontean irekitzea; kreditu-irekitze bermeduna; kontratuaren bukaera eta kontuaren likidazioa. Hirugarren baten aldeko kreditu-irekitzea: kontzeptua eta motak; kreditu dokumentuduna; kreditu errebokagarria eta errebokaezina; kreditu errebokaezin berretsia. Deskontua: kontzeptua eta ezaugarriak; deskontuaren ondorioak; kontratua amaitzea; birdeskontua.

5.3. Fidantza kontratua: konklusioa, helburua, ondorioak eta amaiera. Hipoteka kontratua: kontzeptua eta ezaugarri orokorrak. Ondasun higigarrien hipoteka: hipoteka daitezkeen ondasunak; eraketa eta ondorioak. Kauzio asegurua: Kontzeptua eta edukia. abalak eta bermeak.

5.4. "leasing" kontratua edo finantza errentamendua: Kontzeptua eta edukia. "renting" kontratua: Kontzeptua eta edukia. "factoring" kontratua: Kontzeptua eta edukia.

5.5. Balantzea: kontzeptua eta zatiak. Balantze motak, egiten den unearen arabera: egoeren balantzea, itxiera balantzea eta azken balantzea. Balantzearen egitura. Azken balantzearen eredu ofizialak, Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

5.6. Galera-irabazien kontua edo emaitzen kontua: kontzeptua; egitura. Galerak edo irabaziak zehaztea emaitzen kontuaren arabera.

5.7. Finantza-ratioak enpresaren egoera finantzarioa eta errentagarritasuna aztertzeko tresna gisa erabiltzea. Likidezia-ratioak: likidezia orokorreko ratioa. Errentagarritasun-ratioak: garraio zerbitzuak egitearen ondoriozko sarreren gaineko mozkin garbiaren ratioa (zergarik gabe); aktibo osoaren gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoA); korrituen eta zergen aurreko mozkien ratioa, inbertsio gordinaren gainekoa (RoI); baliabide propioen gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoE).

5.8. Aurrekontua, enpresaren plangintza eta kontrolerako tresna gisa. Aurrekontuaren edukia. Aurrekontu orokorra eta produktu zehatzetarako edo enpresaren adar edo jarduera batzuetarako aurrekontuak. Aurrekontu barneko galera eta irabazien kontua. Aurrekontuen sistema erabiltzeak sortzen dituen arazoak.

5.9. Salgaien garraioko enpresaren kostuak. Kostu finkoak, kostu aldakorrak eta ustiapen-fondoa. Salgaien garraioko enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea. Enpresaren kostuen kalkulua ibilgailu kilometroko, tona kilometroko eta bidaia bakoitzeko.

5.10. Enpresaren sailak: kontzeptua; sailak antolatzeko moduak (eginkizunen arabera, lurraldeka, produktuka, prozesuka, bezeroen arabera eta banaketa-bideen arabera); salgaien garraioko enpresetan sail-antolamendu bakoitzak edo antolamendu-konbinazio bakoitzak dituen alderdi onak eta txarrak. Organigramak: kontzeptua; organigrama bertikalak eta horizontalak. Agintea eta erantzukizuna enpresaren eremuan: aginte-katea; agintea eskuordetzea; zuzendaritzaren edo kontrolaren muga; antolakuntza-egitura zabalak eta garaiak, eta haien egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako; zentralizazioa eta deszentralizazioa. Antolakuntzako egitura motak: egitura lineala edo hierarkikoa; egitura lineala eta "staffa"; batzorde-egitura; egitura matriziala; antolakuntzako egitura bakoitzaren egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako.

5.11. Enpresaren planifikazioa: planifikazioaren kontzeptua; epekako planifikazioa (epe laburreko planak, epe luzekoak eta plan estrategikoa); planen osagaiak (xedeak, politikak, prozedurak, arauak eta aurrekontuak); planifikazio prozesuaren faseak (dauden aukerak ezagutu, planaren helburuak hautatu, hautabideak identifikatu eta sortu, hautabideak ebaluatu). Planifikazio eta zuzendaritza estrategikoa: epe luzeko planifikazioa, planifikazio estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

5.12. Marketina: kontzeptua eta erabilgarritasuna enpresan; arriskua eta errentagarritasuna, marketinari buruzko azterketaren funtsezko elementuak. Marketineko tresna nagusiak salgaien garraioko enpresan erabiltzeari buruzko oinarrizko irizpideak: merkatu-azterlanak; salmenten sustapena; bezeroen fitxategiak egitea; publizitatea; harreman publikoak. Marketinaren garapena.

5.13. Aseguru kontratuari buruzko nozio orokorrak: kontzeptua; elementu pertsonalak; poliza, batez ere poliza flotatzailea; aseguruaren beste agiri batzuk (aseguruaren proposizioa edo proposamena, behin-behineko estalduraren idaztoharra eta ordainketa-adierazpena edo aseguru-ziurtagiria); arriskua; saria; aseguratutako korritua; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguru-hartzailearen eta aseguratzailearen betebeharrak; aseguru motak.

5.14. Erantzukizun zibileko asegurua, oro har: arriskuaren mugak; ezbeharraren unea; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguratuaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak. Erantzukizun zibileko asegurua motordun ibilgailuak erabiltzearen eta haien zirkulazioaren ondorioz: helburua; lurralde eremua; arriskuaren mugak; elementu pertsonalak; asegururik gabe zirkulatzea; asegurua eskatzea eta proposatzea; agiriak; asegurua dagoelako froga; salbuespenak aseguruaren estalduran; diru-mugak aseguruaren estalduran; kalteak pilatzea; errepetizio-eskubidea.

5.15. Lurgaineko garraioen asegurua: kontzeptua; aplikazio eremua; aseguru-hartzailea; aseguruaren estalduraren iraunaldia; poliza flotatzailea; kalteordainaren irizpideak eta hedadura.

5.16. Enpresaren informatizazioa: informatikaren kontzeptua; sistema informatikoaren egitura; plan informatikoa (beharrizan informatikoen diagnostikoa, planaren ingurunea, planaren filosofia, planaren ezaugarriak, planaren edukia). Aplikazio telematikoak errepideko garraioaren arloan: telematikaren kontzeptua; garraioa bitarteko telematikoen bidez kontratatzea; garraio enpresek erabiltzen ahal dituzten beste aplikazio telematiko batzuk.

5.17. Salgaien garraioko zerbitzuen fakturazioa: fakturazioaren modalitateak eta beharkizunak. "Incoterms" direlakoak: kontzeptua; identifikazioa; garraio kontratuaren baldintzekin duten erlazioa.

5.18. Salgaien garraio agentziak, ibilkariak eta biltegidun banatzaileak: kontzeptua, lege araubidea eta funtzionamendua Salgaien garraiorako estazioak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Zamen informazio eta banaketako zentroak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua: lege araubidea; errentatutako ibilgailuak garraioan erabiltzea.

6. Merkatuan sartzea

6.1. Bidaiariak errepidez garraiatzeko lanbidera iristea: lanbide gaitasuna, ohoregarritasuna eta gaitasun ekonomikoa; betebehar horietatik salbuetsitako garraioak.

6.2. Nola sartu salgaien barne garraioaren merkatuan: garraio baimenak; baimen motak esparruaren eta ibilgailuaren ezaugarrien arabera; lortzeko baldintzak; ikus-onespena, aldaketa, eskualdaketa eta baimenak iraungitzeko arrazoiak. Baimena lortu beharretik salbuetsitako garraioak.

6.3. Nola sartu salgaien nazioarteko garraioaren merkatuan: erregistroko inskripzioa eta haren beharkizunak: Europar Batasunaren lizentzia, ezaugarriak eta emateari buruzko arauak; CEMTen alde anitzeko baimenak, ezaugarriak eta emateari buruzko arauak; bi aldetako baimenak, emateari buruzko arauak. Kabotajeko garraioa Europar Batasunaren eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta arauak.

6.4. Garraio zerbitzuak egiteko agiriak: zirkulatzeko gaitasunaren agiriak, ibilgailuaren azterketa teknikoaren agiriak, gidariaren gidabaimena, nahitaezko aseguruen agiriak eta garraioa egiteko gaitasunaren agiriak ibilgailuan bertan eduki beharra. Agiri horien motak eta ezaugarriak. Salgaiei buruz eta garraio kontratuari buruzko agiriak, batez ere garraio gutuna, bai barne garraioan, bai nazioartekoan.

6.5. Enpresen logistika: kontzeptua; sistema logistikoa eta materialen eta produktuen fluxua. Garraioak enpresaren sistema logistikoaren eremuan: garraio-beharrak; garraiobidea hautatzeko kontuan izan behar diren elementuak; norberaren kontura eta besteren kontura garraiatzearen artean hautatzean eragin handia duten faktoreak; garraioen programazioan kontuan izan behar diren elementuak: Baliabideak eskariaren arabera erabiltzea, kalkulatzeko metodoei buruzko oinarrizko nozioak (kosturik txikienaren metodoa, ipar-mendebaldeko izkinaren metodoa, Vogel-en gutxi gorabeherako metodoa, banaketa aldatuaren metodoa); ibilgailuen ibilbidea zehaztea, erabili beharreko prozedurari buruzko oinarrizko nozioak; ibilgailuen sekuentziazioa, ibilbideak eta ibilgailuen kopurua sekuentziatzeko prozedurei buruzko oinarrizko nozioak.

6.6. Mugak igarotzeari dagozkion formalitateak, batez ere T agirien eta TIR koadernoen eginkizuna eta hedadura, eta haiek erabiltzeak berarekin dakartzan betebeharrak eta erantzukizunak.

6.7. Garraioaren kontrola: lurgaineko garraioa ikuskatzeko zerbitzuak, beraien eginkizunak eta eskumenak; garraio enpresaren eta bere bezeroen betebeharrak Ikuskatzailetzako langileek zerbait eskatzen dietenean. Salgaien garraioa kontrolatzeko agiriak, batez ere ibilbidearen liburuari eta takografoaren neurketei buruzkoak. Ibilgailuen adierazgarriak. Lurgaineko garraioaren antolamenduko arauen urratzeak: identifikazioa eta motak; erantzukizunari buruzko arau orokorrak; zehapenak; zehapen-prozedura.

7. Ustiapeneko arauak eta arau teknikoak

7.1. Ibilgailuetan baimendutako pisuak eta neurriak. Baimendutako gehieneko pisuak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgaluekin garraiatzeko baimen bereziak, haiek lortzeko beharkizunak eta garraio mota horren ezaugarriak.

7.2. Ibilgailu arinen eta astunen bereizketa. Egituraren eta funtzionamenduaren ezaugarri nagusiak, eta ondoko ibilgailu mota hauek zein garraio motatan erabili beharko liratekeen: zurrunak; traktore-buruak eta erdiatoiak osaturiko multzoak; atoiak eta errepide-trenak. Ibilgailuen erabilgarritasuna eta ezaugarriak: furgoia, plataforma, kutxa irekia, kutxa itxia, gondola, isotermoa, hozkarria, hozkailuduna, zisterna, ibilgailu-eramailea, edukiontzi-eramailea, kaiola, kapitonea eta ibilgailu bereziak.

7.3. Salgaien garraiorako ibilgailuak homologatzeko eta matrikulatzeko eskatzen diren beharkizunak eta egin behar diren tramiteak. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa: aldian aldiko azterketak eta aparteko azterketak; nahitaez egin beharra; beharkizunak; ibilgailuen azterketa teknikoari buruzko betebeharrak ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.4. Espainiako eta Europar Batasuneko arauek ibilgailuek sor ditzaketen ke kaltegarriei eta zaratei ezarritako mugak. Ibilgailuaren kutsadura atmosferikoa gutxitzen duten elementuak. Ibilgailuak sortzen duen kutsadura akustikoan eragina duten faktoreak.

7.5. Ibilgailuen aldian aldiko mantentze-lanetarako planak egiteko kontuan hartu beharreko oinarrizko arauak: eguneko planak, astekoak, hilekoak eta urtekoak. Mantentze-lanetako planak, kilometroko eta ibilgailuko. Ibilgailuen azterketa arruntak eta apartekoak. Ibilgailuaren sistema elektrikoaren, hozte-sistemaren eta labainketa sistemaren mantentzearen arauak. Ibilgailua kanpotik eta barrutik garbitzeko aintzat eduki beharreko irizpideak. Mantentze-lanetako tailerren oinarrizko ekipamendua, elementuak eta horien erabilera: konpresoreak, bateria-kargatzaileak, labainketako ekipoak, neumatikoen orekatzaileak eta lerrokatzaileak, katuak eta garbiketako makinak.

7.6. Salgaien babes fisikoa: ontziak eta enbalajeak, beraien xedea; ontziak eta enbalajeak hautatzeko kontuan izan beharreko irizpideak; ontziak eta enbalajeak egiteko erabili ohi diren materialak; enbalajeen sailkapena produktuaren ezaugarrien, eskuztatzeko erraztasunaren eta hutsean garraiatzeko erraztasunaren arabera; enbalajeei egiten zaizkien froga nagusiak; enbalajeak markatzea. salgaien zama-lanetarako prozedurak eta kontsignak: salgaien zama-lanetan kontuan izan beharreko abiapuntu, arau eta aurreneurri orokorrak (zama nola kokatu, arrumajea, azpigarriak etab.); ondokoekin kontuan izan beharreko oharpide nagusiak: edukiontzien zama-lanak, luzetara eta zeharretara zamatzen diren baso-produktuak, zama oso luzeak, ibilgailuen garraioa, xafla zapalak, bobinak eta bilkariak, gauza solteak, paketeak, likidoak, bloke astunak, salgai arriskutsuak. Salgaiak eskuztatzea, batez ere konporta, tolba eta iraulien ezaugarriak, alderdi onak eta txarrak; paleten ezaugarriak eta erabilgarritasuna, batik bat.

7.7. Garraio intermodala, kontzeptua. Batez ere edukiontzia: kontzeptua, edukiontzi motak, maizenik erabili ohi diren edukiontzien pisuak eta neurriak; edukiontziak nola homologatu eta matrikulatu; edukiontzien sailkapena. Europako Garraio Ministroen Konferentziak edukiontziak garraio intermodalean eta nazioartekoan erabiltzeko ezarritako irizpideak. Itsas garraioan erabiltzen diren edukiontzien ezaugarri bereziak eta lurgainekoan erabiltzen direnenak. Edukiontziekin maizen erabiltzen diren merkataritzako terminoak. Kutxa mugikorra, kontzeptua, eta edukiontziaren aldean dituen alde on eta txarrak. Garraioan errepideak eta itsasoa konbinatzeko beste teknika batzuk: ferryak, ezaugarriak, alde onak eta txarrak; "transroulagea" edo lurgaineko ibilgailuak "roll-on-roll-off" itsasontzietan garraiatzea, ezaugarriak, alde onak eta txarrak. Garraioan trenbidea eta errepidea konbinatzeko beste teknika batzuk: "ferroutagea" edo errepideko ibilgailuak tren-bagoietan garraiatzea; kamioiaren edo erdiatoiaren zamaketa horizontaleko sistemen (kanguro-bagoia, "wipen" bagoia eta "gurpildun errepidea") eta erdiatoiaren zamaketa bertikaleko sistemen ("poche" bagoia) ezaugarriak, alde onak eta txarrak.

7.8. Segurtasuna salgai arriskutsuen garraioan: istripuen aurkako aurreneurriak eta istripuetan aplikatu beharreko neurriak. Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten gidarien ziurtagiriak, salgaien sailkapenaren eta ibilgailu motaren arabera, ziurtagirien iraupena eta indarraldia, eta haiek berritzeko mekanismoak. Salgai arriskutsuen garraioan ondokoei dagokienez aplikatzen diren arauak: segurtasuna garraio-eragiketetan eta zama-lanetan, salgaiak ontziratu eta enbalatzea, fardelak seinalatzea, ibilgailuen ikuskapena eta onespena. Salgai arriskutsuen garraioaren arloko zirkulazio-arauak eta trafiko-murrizpenak.

7.9. Nociones elementales acerca del contenido del Acuerdo sobre Transportes Internacionales de Mercancías Perecederas y sobre los vehículos especiales utilizados en estos transportes. Salgai galkorren garraioan garraio-tenperaturaz, salgaien eskuztapenaz eta ibilgailuen aldian aldiko kontrol eta ikuskapenez aplikatzen ahal diren Espainiako arauak.

7.10. Animalia bizien garraioa. Garraioa eta kontrola Europar Batasunaren lurraldearen barruan: garraio-baldintzak; agiriak; garraioaren erantzukizuna; etenak eta atzerapenak; ikuskapena eta kontrola; kautelazko neurriak. Gainontzeko herrialdeetatik inportatzea.

8. Errepideko segurtasuna

8.1. Gidatzeko baimena: salgaien garraiorako ibilgailuak gidatzeko gaitzen duten baimen motak; halako baimenak lortzeko beharrezkoa den adina eta esperientzia; gidatzeko baimenaren indarraldia.

8.2. Ibilgailuen zirkulazioaren arloan aplikatzen diren arauak: bidean duten tokia; abiadura; pasatzeko lehentasuna; ibilgailu eta garraio bereziak; zirkulazioan sartzea; aurreratzea; gelditu eta aparkatzea; trenbideko pasaguneetatik eta zubi altxagarrietatik igarotzea; argiak erabiltzea; gidarien ohartarazpenak; bideko seinaleak; ibilgailuetako seinaleak.

8.3. Gidatzean segurtasunean eragina duten elementuak: gidatzailearen egoera psikofisikoen inguruan aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzeko moduaz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailuaren eta bere osagaien ezaugarriez eta egoeraz aintzat eduki beharreko irizpideak; garraiatuko diren salgaiak behar bezala zamatzeko aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailua ibiliko den bide-azpiegituren ezaugarriez eta haien kontserbazioaz aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzean aurkituko den eguraldiaz eta trafikoaz aintzat eduki beharreko irizpideak. Bereziki, istripuetan aintzat eduki beharreko irizpideak eta istripu edo arau-hauste larriak gehiagotan gerta ez daitezen erabili behar diren prozedura egokiak.

II. MULTZOA

Bidariarien barne eta nazioarteko garraioaren inguruko gaiak

1. Zuzenbide pribatua.

1.1. Kontratuei buruzko oinarrizko nozioak. Salerosketa, errentamendu, merkataritzako komisio eta gordailu kontratuetan alderdiek izaten dituzten eskubide, betebehar eta erantzukizunei buruzko nozioak.

1.2. Errepidean barna bidaiariak garraiatzeko merkataritzako kontratua: Elementu pertsonalak; garraioaren prezioa, arreta berezia emanez Administrazioak onetsitako tarifei; txartela eta kontratuaren beste agiri batzuk; ekipajea eta mandatuak; eramailearen eta bidaiariaren eskubideak eta betebeharrak garraio erregularretan eta berezietan; eramalearen erantzukizuna. Bitarteko lana bidaiarien garraiorako kontratuetan. Garraiolarien arteko lankidetza eta haren mugak.

1.3. Errepide bidezko bidaiarien garraioaren kontratuen baldintza orokorrak, Administrazioak onetsiak: edukia eta aplikagarritasuna.

1.4. Bidaia konbinaturako kontratua: kontratuaren xedea bidaia konbinatua denean; bidaia konbinaturako kontratua egitean eta betearaztean parte hartzen duten subjektuak; bidaia konbinaturako kontratuaren agiriak; alderdien eskubideak, betebeharrak eta zamak; informatu beharra; kontratuaren edukia bidaia hasi baino lehen aldatzea; kontratua iraungitzea eta bidaia hasi baino lehen deuseztea; kontratua betetzen ez denerako araubidea; bidaia konbinaturako kontratutik datozen ekintzen preskripzioa; antolatzailearen eta xehekariaren erantzukizunaren bermea.

1.5. Garraio kontratuen ondoriozko erreklamazioak. Preskripzio epea. Lurgaineko Garraioaren Arbitraje Batzordeak: osaera, eskumenak eta funtzionamendu arauak: Arbitraje Batzordearen laudoaren ondorioak.

2. Garraiolaria merkataritzako enpresaburu gisa

2.1. Merkataritzako enpresaburua. Merkataritzako enpresa. Merkataritzako establezimendua. Enpresaburu motak. Enpresaburuaren erantzukizuna.

2.2. Enpresaburuaren betebehar formalak. Alta fiskala. Gizarte Segurantzako alta. Udal lizentziak. Merkataritza liburuak. Kontabilitatearen arlo formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak; liburuak bete eta gordetzea; legezko manuak ez betetzea.

2.3. Banakako enpresaburua: kontzeptua; enpresaburu izateko gaitasuna; ezgaitzeak eta debekuak.

2.4. Merkataritza-sozietatea: kontzeptua eta motak; eratzeko formalitateak; eskritura eta erregistroan inskribatzea.

2.5. Sozietate anonimoa: kontzeptua; kapital soziala; nortasun juridikoa; eraketa; kapitala ordaintzea; akzioa kapitalaren zati eta bazkide izatearen adierazle gisa; akzioen zirkulazioa; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta sozietatearen ekitaldia ixtea; sozietatearen estatutuak aldatzea. Lan sozietatearen berezitasunak.

2.6. Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua; eraketa; kapital soziala; partaidetza sozialen araubidea; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta mozkinen banaketa; sozietatearen estatutuak aldatzea.

2.7. Kooperatiba sozietatea: kontzeptua eta motak; eraketa; bazkideak eta elkartuak; sozietatearen organoak; araubide ekonomikoa. Lan elkartuko kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; lan elkartuko kooperatiba garraioaren esparruan. Garraiolarien kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak. Merkaturatze sozietatea garraioaren esparruan: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak.

2.8. Ordainketa etendura: kontzeptua; edukia eta ondorioak. Porrota: kontzeptua eta motak; porrotaren legezko aurrekontuak; porrot-deklarazioa; porrot-deklarazioaren ondorioak; porroteko ondasun multzoa; porroteko eragiketak; sozietateen porrota.

3. Zuzenbide soziala

3.1. Langileen ordezkariak eta enpresa batzordeak, enpresan langileak taldeka ordezkatzeko organoak: kontzeptua; eskumenak; ahalmena; kideak; hautapena eta agintea; bermeak. Sindikatuak: kontzeptua; sindikatuen atalak eta sindikatuen ordezkariak, beraien eskubideak eta eskurantzak enpresan. Lan ikuskapena: kontzeptua eta ahalmenak. Lan osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan aplikatu beharreko oinarrizko arauak.

3.2. Enpresaburuen betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan: kotizatu beharraren sorrera eta iraupena; kotizatu behar dutenak; kotizazio-oinarria; kotizazio-tasa; kotizazio gehigarria aparteko orduengatik; langabeziarako, soldatak bermatzeko funtserako eta lan heziketarako kotizazioa; dirubilketa. Beren kabuz edo autonomo gisa diharduten langileen araubide berezia.

3.3. Lan kontratuak: lan kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna; lan kontratuaren modalitateak eta hori nola aplikatzen zaion bidaiarien garraioko enpresetako langile kategoria bakoitzari; kontratuaren iraupena; kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak; lanean gora egitea; soldata eta soldata-bermeak; lan-denbora eta errepideko garraioko enpresen lanaldiari buruzko arau bereziak; langileen mugikortasuna zereginetan eta tokiz toki; enpresaburu aldaketaren ondoriozko bermeak; kontratua etetea; kontratua iraungitzea. Hitzarmen kolektiboak: kontzeptua; aplikazio eremua; edukia; iraupena; baliozkotasuna; negoziatzeko unitateak; legezkotasuna eta izapidatzeko prozedura.

3.4. Takograkoa: helburua; funtzionamenduari buruzko oinarrizko nozioak; nahitaez eduki beharraren salbuespenak; erabiltzeko arauak. Gidatzeko denbora-mugak: eten gabe gidatzea, egunero gidatzea eta bi astez behin gidatzea. Nahitaezko atsedenaldiak: eguneko atsedenaldia eta astekoa.

4. Zuzenbide fiskala

4.1. Balio Erantsiaren gaineko Zerga garraio zerbitzuetan: zergapeko egintza; eragiketak egiteko tokia; zergaren sortzapena; subjektu pasiboak eta erantzuleak; zerga-oinarria; karga tasak; zergaren kenkariak; itzultzeak; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: zergapeko egintza eta salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; likidazio-oinarria; ezarpen aldia eta sortzapena; zerga zorra zenbatekotzea; ordainketa; zergak batera ordaintzea; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.3. Sozietateen gaineko Zerga: zergapeko egintza; errenta lortzea; zerga aldia eta sortzapena; subjektu pasiboak; egoitza eta helbidea; zerga-oinarria; dirusarrera konputagarriak; gastu kengarriak; ondarearen gehikuntza eta murrizteak zehaztea; kapital fiskala; galeren konpentsazioa; zerga-oinarria zehaztea; karga tasak eta kuota osoa; kuotako hobariak; inbertsioengatik, lanpostuak sortzeagatik eta lanbide heziketako gastuengatik egiten diren kenketak; azkeneko zerga zorra; zergaren kudeaketa; atxikipenak jatorrian, konturako sarrera eta ordainketak.

4.4. Garraiorako ibilgailuak erostearen, haien zirkulazioaren edo zenbait azpiegitura erabiltzearen gaineko beste zerga, bidesari edo kanon batzuei buruzko izaera eta funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza.

5. Enpresaren merkataritza eta finantza arloko kudeaketa

5.1. Kanbio letra: kontzeptua eta ezaugarriak; letra sortzea; letra onartzea; letraren zirkulazioa; letra ordaintzea. Txekea: kontzeptua eta ezaugarriak; txekearen forma; txekearen zirkulazioa; txekea ordaintzea. Zor-agiria: kontzeptua; baldintza formalak; zor-agindua sinatzen duenaren egoera juridikoa. Zor txartelak eta kreditu txartelak: Funtzionamendua.

5.2. Bankuko kreditua. Kreditu-irekitze arrunta: kontzeptua eta ezaugarriak; ondorioak; kreditua kontu korrontean irekitzea; kreditu-irekitze bermeduna; kontratuaren bukaera eta kontuaren likidazioa. Hirugarren baten aldeko kreditu-irekitzea: kontzeptua eta motak; kreditu dokumentuduna; kreditu errebokagarria eta errebokaezina; kreditu errebokaezin berretsia. Deskontua: kontzeptua eta ezaugarriak; deskontuaren ondorioak; kontratua amaitzea; birdeskontua.

5.3. Fidantza kontratua: konklusioa, helburua, ondorioak eta amaiera. Hipoteka kontratua: kontzeptua eta ezaugarri orokorrak. Ondasun higigarrien hipoteka: hipoteka daitezkeen ondasunak; eraketa eta ondorioak. Kauzio asegurua: Kontzeptua eta edukia. abalak eta bermeak.

5.4. "Leasing" kontratua edo finantza errentamendua: Kontzeptua eta edukia. "renting" kontratua: Kontzeptua eta edukia. "factoring" kontratua: Kontzeptua eta edukia.

5.5. Balantzea: kontzeptua eta zatiak. Balantze motak, egiten den unearen arabera: egoeren balantzea, itxiera balantzea eta azken balantzea. Balantzearen egitura. Azken balantzearen eredu ofizialak, Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

5.6. Galera-irabazien kontua edo emaitzen kontua: kontzeptua; egitura. Galerak edo irabaziak zehaztea emaitzen kontuaren arabera.

5.7. Finantza-ratioak enpresaren egoera finantzarioa eta errentagarritasuna aztertzeko tresna gisa erabiltzea. Likidezia-ratioak: likidezia orokorreko ratioa. Errentagarritasun-ratioak: garraio zerbitzuak egitearen ondoriozko sarreren gaineko mozkin garbiaren ratioa (zergarik gabe); aktibo osoaren gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoA); korrituen eta zergen aurreko mozkien ratioa, inbertsio gordinaren gainekoa (RoI); baliabide propioen gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoE).

5.8. Aurrekontua, enpresaren plangintza eta kontrolerako tresna gisa. Aurrekontuaren edukia. Aurrekontu orokorra eta produktu zehatzetarako edo enpresaren adar edo jarduera batzuetarako aurrekontuak. Aurrekontu barneko galera eta irabazien kontua. Aurrekontuen sistema erabiltzeak sortzen dituen arazoak.

5.9. Bidaiarien garraioko enpresaren kostuak. Kostu finkoak, kostu aldakorrak eta ustiapen-fondoa. Erabiltzaile guztiendako garraio erregularra: enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea; enpresaren kostuen kalkulua bidaiari kilometroko eta bidaia bakoitzeko. Bidaiarien garraio berezia: enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea; enpresaren kostuen kalkulua ibilgailu kilometroko eta bidaia bakoitzeko.

5.10. Enpresaren sailak: kontzeptua; sailak antolatzeko moduak (eginkizunen arabera, lurraldeka, produktuka, prozesuka, bezeroen arabera eta banaketa-bideen arabera); bidaiarien garraioko enpresetan sail-antolamendu bakoitzak edo antolamendu-konbinazio bakoitzak dituen alderdi onak eta txarrak. Organigramak: kontzeptua; organigrama bertikalak eta horizontalak. agintea eta erantzukizuna enpresaren eremuan: agintea-katea; agintea eskuordetzea; zuzendaritzaren edo kontrolaren muga; antolakuntza-egitura zabalak eta garaiak, eta haien egokitasuna bidaiarien garraioko enpresetarako; zentralizazioa eta deszentralizazioa. Antolakuntzako egitura motak: egitura lineala edo hierarkikoa; egitura lineala eta "staffa"; batzorde-egitura; egitura matriziala; antolakuntzako egitura bakoitzaren egokitasuna bidaiarien garraioko enpresetarako.

5.11. Enpresaren planifikazioa: planifikazioaren kontzeptua; epekako planifikazioa (epe laburreko planak, epe luzekoak eta plan estrategikoa); planen osagaiak (xedeak, politikak, prozedurak, arauak eta aurrekontuak); planifikazio prozesuaren faseak (dauden aukerak ezagutu, planaren helburuak hautatu, hautabideak identifikatu eta sortu, hautabideak ebaluatu). Planifikazio eta zuzendaritza estrategikoa: epe luzeko planifikazioa, planifikazio estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

5.12. Marketina: kontzeptua eta erabilgarritasuna enpresan; arriskua eta errentagarritasuna, marketinari buruzko azterketaren funtsezko elementuak. Marketineko tresna nagusiak bidaiarien garraioko enpresan erabiltzeari buruzko oinarrizko irizpideak: merkatu-azterlanak; salmenten sustapena; bezeroen fitxategiak egitea; publizitatea; harreman publikoak. Marketinaren garapena.

5.13. Aseguru kontratuari buruzko nozio orokorrak: kontzeptua; elementu pertsonalak; poliza, batez ere poliza flotatzailea; aseguruaren beste agiri batzuk (aseguruaren proposizioa edo proposamena, behin-behineko estalduraren idaztoharra eta ordainketa-adierazpena edo aseguru-ziurtagiria); arriskua; saria; aseguratutako korritua; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguru-hartzailearen eta aseguratzailearen betebeharrak; aseguru motak.

5.14. Erantzukizun zibileko asegurua, oro har: arriskuaren mugak; ezbeharraren unea; korrituaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguratuaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak. Erantzukizun zibileko asegurua motordun ibilgailuak erabiltzearen eta haien zirkulazioaren ondorioz: helburua; lurralde eremua; arriskuaren mugak; elementu pertsonalak; asegururik gabe zirkulatzea; asegurua eskatzea eta proposatzea; agiriak; asegurua dagoelako froga; salbuespenak aseguruaren estalduran; diru-mugak aseguruaren estalduran; kalteak pilatzea; errepetizio-eskubidea.

5.15. Bidaiarien nahitaezko asegurua: kontzeptua; edukia; aplikazio eremua; aseguru-hartzailea; aseguratuak; onuradunak; estalitako arriskuak eta babestutako istripuak; garraiolariaren betebeharrak; aseguratu edo onuradunaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak; prestazioak; Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak bidaiarien nahitaezko aseguruari dagokionez dituen betebeharrak.

5.16. Enpresaren informatizazioa: informatikaren kontzeptua; sistema informatikoaren egitura; plan informatikoa (beharrizan informatikoen diagnostikoa, planaren ingurunea, planaren filosofia, planaren ezaugarriak, planaren edukia). Aplikazio telematikoak errepideko garraioaren arloan: telematikaren kontzeptua; garraioa bitarteko telematikoen bidez kontratatzea; garraio enpresek erabiltzen ahal dituzten beste aplikazio telematiko batzuk.

5.17. Bidaiarien garraioaren prezioa zehaztea: kostuak eta mozkina. Erabiltzaile guztientzako zerbitzu erregular finkoak: tarifen lege-araubidea; garraio erregularra emateko lehiaketa baterako proposamena zuzen prestatzeko prozedura; oreka ekonomikoaren kontzeptua garraio erregularra ematean; emakidako tarifa berrikustea eta aldatzea; tarifa murriztuak edo deskontuak ezarri beharko liratekeen balizkoak, erabiltzaile guztientzako garraio erregular finkoan. Garraio berezian erabiltzaileei proposatuko zaien prezioa zehazteko irizpideak. Enpresaren produktu nagusiaren kontsumitzaileari edo erabiltzaileari luzatutako fakturan garraio pribatu osagarriaren kostua sartzeko irizpideak.

5.18. Bidaiarien garraioko zerbitzuen fakturazioa: fakturazioaren modalitateak eta beharkizunak; erabiltzaile guztientzako garraio erregularren fakturazioa; erabilera mugatuko garraio erregularren fakturazioa; garraio berezien eta garraio turistikoen fakturazioa. 5.19. Bidai agentziak: kontzeptua eta eginkizunak. Bidaiarien garraioko geltokiak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua: lege araubidea; errentatutako ibilgailuak garraioan erabiltzea.

6. Merkatuan sartzea

6.1. Bidaiariaak errepidez garraiatzeko lanbidera iristea. lanbide gaitasuna, ohoregarritasuna eta gaitasun ekonomikoa; betebehar horietatik salbuetsitako garraioak.

6.2. Nola sartu autobus bidezko bidaiari-garraio bereziaren merkatuan: garraio baimenak; baimen motak esparruaren arabera; lortzeko baldintzak; ikus-onespena, aldaketa, eskualdaketa eta baimenak iraungitzeko arrazoiak. Baimena lortu beharretik salbuetsitako garraioak.

6.3. Erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregular finkoak: kontzeptua; ezarpena; ustiapenaren adjudikazioa; emakiden ustiapenerako arauak; emakidak eskualdatzea; emakidak bateratzea; emakidaren iraungipena. Prestazioko baldintza bereziak dituzten erabiltzaile guztientzako zerbitzu erregular finkoak: eskualdeko emakidak eta prestazio-baldintza malguak dituzten zerbitzuak.

6.4. Aldi baterako garraio erregularrak: kontzeptua; aldi baterako garraio erregularrerako baimena; baimena nola ematen den eta haren baliagarritasunaren epea; zerbitzuak ustiatzeko arauak.

6.5. Erabilera mugatuko garraio erregularra: kontzeptua; erabilera mugatuko garraio erregularrerako baimena, hura nola ematen den eta baliogarritasunaren epea; erabiltzaile guztientzako zerbitzu erregularren lehentasun-eskubideak; zerbitzuak ustiatzeko arauak.

6.6. Bidaiarien garraio berezia egiteko baldintzak. Garraio turistikoa eta banaka kontratatzen den garraioa: beharkizunak eta baldintzak.

6.7. Nola sartu bidaiarien nazioarteko garraioaren merkatuan: Europar Batasunaren lizentzia, ezaugarriak eta emateari buruzko arauak; Europar Batasunaren eremuan garraio erregularra, garraio erregular espezializatua eta garraio berezia besteren kontura egitea eta norberaren kontura garraiatzea, horretarako arauak; bidaiarien nazioarteko garraioa gainontzeko herrialdeekin, horretarako arau orokorrak. Kabotajeko garraioa Europar Batasunaren eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta arauak.

6.8. Garraio zerbitzuak egiteko agiriak: zirkulatzeko gaitasunaren agiriak, ibilgailuaren azterketa teknikoaren agiriak, gidariaren gidabaimena, nahitaezko aseguruen agiriak eta garraioa egiteko gaitasunaren agiriak ibilgailuan bertan eduki beharra. Agiri horien motak eta ezaugarriak. Garraio kontratuari buruzko agiriak, batez ere txartela eta fardelaren taloia.

6.9. Garraioaren kontrola: lurgaineko garraioa ikuskatzeko zerbitzuak, beraien eginkizunak eta eskumenak; garraio enpresaren eta bere bezeroen betebeharrak Ikuskatzailetzako langileek zerbait eskatzen dietenean. Bidaiarien garraioa kontrolatzeko agiriak, batez ere ibilbidearen liburuari eta takografoaren neurketei buruzkoak. Erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu erregular finkoak ustiatzen dituzten enpresen betebehar estatistikoak. Ibilgailuen adierazgarriak. Lurgaineko garraioaren antolamenduko arauen urratzeak: identifikazioa eta motak; erantzukizunari buruzko arau orokorrak; zehapenak; zehapen-prozedura.

7. Ustiapeneko arauak eta arau teknikoak

7.1. Ibilgailuetan baimendutako pisuak eta neurriak. Baimendutako gehieneko pisuak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgaluekin garraiatzeko baimen bereziak, haiek lortzeko beharkizunak eta garraio mota horren ezaugarriak.

7.2. Hiriko garraioan ari diren ibilgailuen ezaugarriak. Hurbileko garraioan ari diren ibilgailuen ezaugarriak. Hiriarteko garraioan ari diren ibilgailuen ezaugarriak: ezaugarri orokorrak; erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu erregularretan erabiltzen diren ibilgailuek izan beharko lituzketen ezaugarriak, herriarteko zerbitzuak, probintziakoak eta ibilbide luzekoak kontuan hartuz. Ikasleak eta adingabekoak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen ezaugarri bereziak. Ondoko ibilgailuak erabiltzeak dituen alde onak eta txarrak: 12 metro arteko ibilgailuak, 12 eta 15 metro bitartekoak, ibilgailu artikulatuak, bi solairukoak, garraioaren ezaugarrien arabera.

7.3. Salgaien garraiorako ibilgailuak homologatzeko eta matrikulatzeko eskatzen diren beharkizunak eta egin behar diren tramiteak. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa: aldian aldiko azterketak eta aparteko azterketak; nahitaez egin beharra; beharkizunak; ibilgailuen azterketa teknikoari buruzko betebeharrak ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.4. Espainiako eta Europar Batasuneko arauek ibilgailuek sor ditzaketen ke kaltegarriei eta zaratei ezarritako mugak. Ibilgailuaren kutsadura atmosferikoa gutxitzen duten elementuak. Ibilgailuak sortzen duen kutsadura akustikoan eragina duten faktoreak.

7.5. Ibilgailuen aldian aldiko mantentze-lanetarako planak egiteko kontuan hartu beharreko oinarrizko arauak: eguneko planak, astekoak, hilekoak eta urtekoak. Mantentze-lanetako planak, kilometroko eta ibilgailuko. Ibilgailuen azterketa arruntak eta apartekoak. Ibilgailuaren sistema elektrikoaren, hozte-sistemaren eta labainketa sistemaren mantentzearen arauak. Ibilgailua kanpotik eta barrutik garbitzeko aintzat eduki beharreko irizpideak. Mantentze-lanetako tailerren oinarrizko ekipamendua, elementuak eta horien erabilera: konpresoreak, bateria-kargatzaileak, labainketako ekipoak, neumatikoen orekatzaileak eta lerrokatzaileak, katuak eta garbiketako makinak.

8. Errepideko segurtasuna

8.1. Gidatzeko baimena: bidaiarien garraio kolektiborako ibilgailuak gidatzeko gaitzen duten baimen motak; halako baimenak lortzeko beharrezkoa den adina eta esperientzia; gidatzeko baimenaren indarraldia. Ikasleen edo adingabeen garraioan erabiltzen diren ibilgailuak gidatzeko baimen berezia: lortzeko baldintzak; indarraldia.

8.2. Ibilgailuen zirkulazioaren arloan aplikatzen diren arauak: bidean duten tokia; abiadura; pasatzeko lehentasuna; ibilgailu eta garraio bereziak; zirkulazioan sartzea; aurreratzea; gelditu eta aparkatzea; trenbideko pasaguneetatik eta zubi altxagarrietatik igarotzea; argiak erabiltzea; gidarien ohartarazpenak; bideko seinaleak; ibilgailuetako seinaleak.

8.3. Trafiko eta zirkulazioko segurtasun arauak ikasleen eta adingabeen garraioan aplikazio esparrua; ibilgailuen baldintza teknikoak; abiadura mugak; geldialdiak; laguntzailea; bidaiaren gehieneko iraupena; aseguruak.

8.4. Gidatzean segurtasunean eragina duten elementuak: gidatzailearen egoera psikofisikoen inguruan aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzeko moduaz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailuaren eta beraren osagaien ezaugarriez eta egoeraz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailua ibiliko den bide-azpiegituren ezaugarriez eta haien kontserbazioaz aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzean aurkituko den eguraldiaz eta trafikoaz aintzat eduki beharreko irizpideak. Bereziki, istripuetan aintzat eduki beharreko irizpideak eta istripu edo arau-hauste larriak gehiagotan gerta ez daitezen erabili behar diren prozedura egokiak.

8.5. Espainiako bide-azpiegitura nagusiak. Europar Batasuneko bide-ardatz nagusiak. Errepide-mapak nola irakurri.

Iragarkiaren kodea: F0701687