22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko otsailaren 5ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Caparrosoko hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 6ko 1244/2006 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 19ko 18/2007 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi eta aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Caparrosoko udalerriari hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkio.

Nafarroako Gobernuak, "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A." (NILSA) entitateak alegatu dituen arrazoiak azterturik, justifikaturik kontsideratzen du desjabetzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Caparrosoko hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A." entitateari erabaki honen berri ematea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 5ean._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0702191