22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana. Haren bidez Javier Carmelo Perurena Larrat jauna izendatzen da, bitarte baterako, Kultur Ekintza Zerbitzuko Kultur Jarduerei atxikitako Laguntzen Bulegoko buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3.b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Javier Carmelo Perurena Larrat jauna izendatzea, bitarte baterako, Kultur Ekintza Zerbitzuko Kultur Jarduerei atxikitako Laguntzen Bulegoko buru.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 2an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0702005