22. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

42/2007 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2007. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia finkatzen duena.

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua iraunkortasun irizpideen arabera babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea.

Horri dagokionez, 70. artikuluak xedatzen duenez, Arrantza aprobetxamendua antolatzeko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Hoi horrela, Ehiza Batzorde Aholku-emailearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Honako foru agindu honen helburua da 2007. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko arautegia finkatzea.

2. artikulua. Baimenduriko espezieak.

Nafarroan, 2007. urtean, ondoko espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

a) Arrainak:

Aingira (Anguilla anguilla).

Izokina (Salmo salar).

Amuarrain arrunta eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss).

Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides).

Barboa (Barbus spp.).

Karpa (Cyprinus carpio).

Urre-arraina (Carassius auratus).

Loina (Chondrostoma miegii).

Tenka (Tinca tinca).

Lutxoa (Esox lucius).

Katu arraina (Ameiurus melas).

Silurua (Silurus glanis).

Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

Kodaka (Alosa alosa).

Alburnoa (Alburnus alburnus).

Platuxa latza (Platichthys flesus).

Ezkalua (Phoxinus phoxinus).

Zarboa (Gobio gobio) Mediterraneoaren arroko ibaietan baimendua).

b) Ornogabeak:

Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus)

3. artikulua. Espezieen sartzea.

Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena izan gabe.

4. artikulua. Arrantzaldiak.

Arrantza-egunak izanen dira foru agindu honetan ezarritakoak, hala nola arrantzaldi bateko hasiera eta bukaera egunak.

5. artikulua. Arrantzarako orduak.

Nafarroako uretan, arrantzarako ordutegia (karramarroa harrapatzeko izan ezik) hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:00ak arte.

Maiatzean: 6:30etik 22:00ak arte.

Ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:30 arte.

Abuztuan: 7:00etatik 22:00ak arte.

Irailean eta urrian: 7:00etatik 21:00ak arte.

6. artikulua. Arrainak neurtzeko modua.

Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats-hegatsaren gibelaldeko erdiko punturaino, betiere hegatsa luzatuta egonik.

7. artikulua. Arrantza erabat dekaturiko ibaitarteak.

Arrantza urte osoan debekatua da foru agindu honetako I. eranskinean zehazten diren ibaitarteetan.

8. artikulua. Debekaturiko amu, tresna eta baliabideak.

Debekaturik dago ondoko beita, aparailu eta prozedura hauek erabiltzea:

a) Beren taxu edo neurriengatik 8 zentimetro edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

b) Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo barrerak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa uzten duten substantziak, pozoiak, substantzia motelgarriak, sorgorgarriak, erakargarriak eta uxagarriak.

d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, garroak, granpinak, fitorak, arpoiak, garlitoak, zetabeak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, zalabardak, kordelak, egoneko amu-hariak edo gisako tresnak.

e) Beitatako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan.

Halaere, beitatako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiaren eremu mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

f) Esku-arrantza eta urpekoa.

g) Bidasoa ibaian, Donezteben Ezkurra errekaren elkargunetik beheiti; Ezkurra errekan, Zubietako zubitik beheiti; Ezpelura errekan, Oizko zubitik beheiti, arrantza garaia ireki eta maiatzaren azken larunbata arte, hori barne, debekatua dago beita naturala erabiltzea.

h) Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazia dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa erabiltzea eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa, ninfa edo bertako faunakoa ez den edozein espezierekin.

i) Amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala edo rapala izenekoa izan ezik.

j) Ninfa edo eulia, har edo puruarekin erabiltzea.

k) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzari federatuendako izan ezik, amuarraindun ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

9. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekupean diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

Ibaietako amuarraina eta karramarro seinaleduna merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

Debekaturik dago izokina merkaturatzea, denboraldian harrapaturiko lehenbiziko izokina izan ezik.

II. KAPITULUA

Espezie bakoitzaren xedapen bereziak

10. artikulua. Izokinaren arrantza.

a) Eremuak: foru agindu honen ondorioetarako, izokin atlantiarraren eremutzat hartuko da Bidasoa ibaia, Doneztebeko San Tiburtzioko presatik Nafarroako mugarainoko tartea, eta aipatu ibaiaren zati horretan isurtzen diren errekak.

b) Arrantzaldia: Izokinaren arrantza-garaia apirilaren 1ean irekiko da eta 50. izokina harrapatzen den egunean itxiko.

Uztailaren 15erako gehieneko kopuru hori harrapatu gabe ere, egun horretan berean akituko da arrantza-garaia.

Egun horretatik aitzinera, edozein arrain motaren arrantza galarazia dago atlantiar izokinaren eremuko Bidasoaren ibaibidean.

c) Arrantzarako egunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

d) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 40 zentimetro edo gutxiago duten izokinak harrapatzea. Neurri horretara ailegatzen ez direnak lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

e) Amukiak: debekatua dago foru agindu honen 8. artikuluan aipatzen direnak erabiltzea.

f) Aparailuak: arrantzari bakoitzeko kanabera bakar bat onartuko da.

g) Harrapaketa kopurua: arrantzari eta eguneko izokin bat bakarra.

h) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta, hala behar denean, saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko ingurumenzainak luzatua. Ez da ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinengatik, hau da, "zankatu" izeneko horiengatik, horiek harrapatzea debekatuta baitago.

i) Beste arrantzariren bat baldin bada txandaren zain, arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da.

j) Mikromarkekin markatutako izokinak harrapatzen direnean, arrantzaria behartua dago, arrainaren jatorriaren gida betetzean, mikromarka duen buru-puska eskualdeko guardei eramatera.

11. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

Orokorrean:

a) Eremuak: arautegi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: Goiko Amuarrain Eremua eta Amuarrain Eremu Mistoa. Goiko Amuarrain Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzari dagozkion ibaibideen zerrenda foru agindu honen II. eranskinean ezartzen da.

b) Arrantzaldia: apirilaren 1ean hasi eta uztailaren 31n bukatu. Abuztuaren 30a arte harrapatzen ahalko da, hil gabeko arrantzaren modalitatean bakarrik.

Mugako tarteak: Frantziarekin edo beste autonomi erkidegoren batekin mugatzen duten ibai tarteetan arrantzaldia aipatu lurralde horietan ezarritako egunean hasiko da, baldin martxoaren apirilaren 1a baino lehenagokoa bada.

c) Arrantzarako egunak: amuarrainaren arrantza-egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

d) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago ondoko neurriak baino txikiagoak dituzten arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira:

_Amuarrain Eremu Mistoan eta Goiko Amuarrain Eremuko ibaibide nagusietan: 23 cm.

_Bigarren mailako ibaibideetan: 20 cm.

e) Gehieneko harrapaketak: arrantza libreko eremuetan arrantzari eta eguneko hiru amuarrain harrapatzen ahal dira gehienez ere.

f) Amukiak: foru agindu honen 8. artikuluan ezarritako debekuez gain, Goiko Amuarrain Eremuko bigarren mailako ibaibideetan debekatua dago beita naturala erabiltzea apirilaren 30era arte, egun hori barne.

g) Aparailuak: kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzariaren eskura. Errepuestoko beste bat eraman dezake, aparaturik gabe. Goiko Amuarrain Eremuan debekaturik dago arpoitxoa duen edozein arrantza tresna erabiltzea.

h) Debekaturik dago amu askoko tresnak edota hiru amu arrunt baino gehiago dituztenak erabiltzea.

i) Errutokien babesa: Goiko Amuarrain Eremuan debekaturik dago errutokiak zapaltzea, maiatzaren 31 arte, Nafarroako ibai guztietan.

12. artikulua. Amuarrain ortzadarraren arrantza:

Amuarrain ortzadarraren arrantzak amuarrain arruntarenaren arau berak izanen ditu. Salbuespen bakarra, gutxieneko neurriei eta gehieneko harrapaketa kopuruei dagokie, ez baita inolako mugarik ezartzen.

13. artikulua. Amuarrain ur eta ibaiak

Amuarrain ur eta ibaietan amuarrainetarako aldi eta egunetan baizik ez da aritzen ahal arrantzan, eta kanaberaz bakarrik.

14. artikulua. Loinaren arrantza.

a) Arrantzaldia: Espezie hori uztailetik martxora bitarte baizik ezin izanen da da kainaberarekin harrapatu. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatua dago, salbu eta arrantza txapelketa ofizialetan.

b) Gutxieneko neurria: 12 cm.

c) Gehieneko kupoa: arrantzari bakoitzak 20 ale egunean, salbu eta arrantza txapeleketa ofizialetan.

15. artikulua. Black-bassaren arrantza.

a) Arrantzaldia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean amuarrain ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik.

b) Neurria eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean

c) Aparailuak: arrantzari bakoitzak bi kanabera izaten ahal ditu eskura, gehienez ere, amuarrain gabeko tarteetan.

16. artikulua. Bestelako espezieen arrantza.

Aingira, barboa, urre-arraina, karpa, tenka, hondoetako korrokoia, katu-arraina, silurua, platuxa, alburnoa, ezkalua eta zarboa (azken hori Mediterraneoaren arroan bakarrik).

a) Arrantzaldia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean amuarrain ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik. Arrantzari bakoitzak bi kanabera erabiltzen ahal ditu gehienez, amuarrain ur ez diren haietan.

Amuarrain ur edo ibaitzat jotzen ez direnetan, sarez ere egiten ahal da arrantza urte osoan, baina debekatua dago martxoaren 1etik abuztuaren 15a arte, biak barne.

b) Sareen erabilera: sareak erabiltzea debekaturik dago, arrantza lekutik 25 metro urari goiti eta 25 metro urari beheiti tarteuneko ur azalaren batez besteko zabalera 10 metrokoa edo txikiagoa denean.

c) Gutxieneko neurriak: arestian aipatutako espezieak bota behar dira uretara, ondoko neurrikoak edo horiek baino txikiagoak baldin badira: aingira, 20 cm.; hondoetako korrokoia, 25 cm.; tenka, 15 cm.; barboa, 18 cm.; platuxa, 20 cm.; alburnoa, karpa, urre-arraina, katu-arraina, silurua, ezkalua eta zarboa, gutxieneko tamainarik ez dago.

d) Aingiraren arrantzan, izokin-ur diren ibaietako tarteetan, gehienez ere 20 minutuz aritzen ahal da leku batean, beste arrantzari batek leku hura eskatzen baldin badu.

Izokin-ureko tarteak dira 10. artikuluko a) idatz-zatiko mugen barrenean direnak.

17. artikulua. Lutxoaren arrantza.

a) Arrantzaldia: lutxoa urte osoan zehar harrapatzen ahal da, kanaberaz bakarrik, amuarrain ur ez diren haietan.

b) Neurria eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean

c) baimendutako beitez gainera, amuarrain-uretatik kanpo, foru agindu honetan baimendutako arrain hilak erabil daitezke beitatako, betiere baimendutako espezie eta neurrien barrenean, baldin eta bertako iktiofaunakoak badira.

18. artikulua. Kodakaren arrantza.

a) Arrantzaldia: maiatzaren 1etik izokinaren arrantza bukatzen den egunera arte.

b) Gehieneko kupoa: kodaka bat, eguneko eta arrantzari bakoitzeko.

c) Gutxieneko neurria: 30 zentimetro.

19. artikulua. Itsas-amuarrainaren arrantza.

a) Arrantzaldia: maiatzaren 1etik izokinaren arrantza bukatzen den egunera arte.

b) Gehieneko kupoa: itsas-amuarrain bat, eguneko eta arrantzari bakoitzeko.

c) Gutxieneko neurria: 35 zentimetro.

20. artikulua. Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii)

Paduretako karramarroa harrapatzeko baimena ematen da ondoko eremu eta baldintzetan:

a) Eskualdeak:

_Ebro ibaia: ibaibide nagusian, Nafarroa iragaten den tarte guztian; Lodosatik Arnedoko errepide nazionaleko zubia baino beherago delako ibaian ura isurtzen duten ibai adarretan; eta ureztalurretako erreten eta ubideetan, ibai horrek zeharkatzen dituen udalerrietan, betiere.

_Ega ibaia: ibaibide guztian, Leringo errepide nagusiko zubitik Ebron bukatzen den arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.

_Mayor ibaia: Ibaibide osoan eta ibai adar guztietan.

_Arga ibaia: Larragako zubitik Aragoi ibaian bukatzen den arteko ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.

_Zidakos ibaia: ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne, Puiu eta Tafallako mugatik Aragoi ibaian bukatzen den arte.

_Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera Ebrorekin bat egiten duen arte, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.

_Orobat, baimena ematen da paduretako karramarroa karramarro seinaledunaren arrantza barrutietan harrapatzeko, bertan diren mugekin, neurria eta kupoa izan ezik, horietarako ez baita mugarik ezarri.

_Debekatuta dago paduretako karramarroa ur horietatik kanpo harrapatzea, baita baltsa, aintzira eta urtegietan ere. Ebro ibaiko eskuineko bazterreko idoietan izan ezik.

b) Arrantzaldia, kupoak eta neurriak. Paduretako karramarroa urte guztian zehar harrapatu ahalko da eta ez da kupo edo neurriari dagokionez mugarik izanen.

Karramarro seinaleduna ere harrapatzen ahal den eremuetan, paduretako karramarroa harrapatzeko garaia hasi eta bukatzeko egunak karramarro seinaleduna harrapatzekoak izanen dira.

c) Aparailuak: Paduretako karramarroa salabardoz soilik harrapatu ahalko da. Arrantzari bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake.

Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

d) Ordutegia: arrantzarako ordutegia hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

_Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:30 arte.

_Maiatzean, ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:00ak arte.

_Abuztuan, irailean eta urrian: 7:00etatik 21:30 arte.

_Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

e) Kalte-ordainen balorazioa: espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalte-ordainei dagokienez, paduretako karramarro bakoitzeko 0,60 euroko zenbatekoa ezarri da.

21. artikulua. Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus)

1. Baimena ematen da karramarro seinaleduna harrapatzeko, honako tokietan eta baldintza hauek betez gero:

a) Eskualdeak:

Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera, Ebrorekin bat egiten duen arte.

Arga ibaia: Larragako zubitik behera, Aragoirekin bat egiten duen arte.

_Zidakos ibaia: Puiuko eta Tafallako mugapeen arteko mugatik behera, Aragoi ibaiarekin bat egin arte.

b) Arrantzaldia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

c) Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

d) Kupoak eta neurriak: arrantzari bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapatzen ahal ditu egunean. Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro karramarro arren kasuan eta hamar zentimetro emeen kasuan.

e) Aparailuak: arrantzari bakoitzak gehienez ere hiru salabardo erabiltzen ahal ditu. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia. Arrantzari bakoitzak, bere salabardoekin, 50 metro hartuko ditu gehienez eta gutxienez 25 metroko tartea utziko du bere azken salabardotik beste arrantzari baten lehenbiziko salabardora.

2. Kalte-ordainen balorazioa:

Espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalte-ordainei dagokienez, karramarro seinaledun bakoitzeko 30,05 euroko zenbatekoa ezarri da; bestelako espezieentzat, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen kontseilariak maiatzaren 5ean emandako 107/1993 Foru Agindua, basa faunako espezieen balorazio baremoa ezartzen duena, aplikatuko da.

III. KAPITULUA

Arrantza barrutiak

22. artikulua. Arrantza barrutiak.

a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazioaren lizentziaz landa, norbanakoen baimena ere behar da.

b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi egin behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.

c) Tasak:

Arrantza barruti arruntetan, hil gabekoetan, intentsiboetan eta karramarroenetan, arrantzan aritzeko baimena izateko ordaindu beharreko tasak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonometako tasa eta prezio publikoei buruzko foru legean ezarrita daudenak izanen dira.

_Hil gabeko arrantza barrutiak: 6 euro.

_Arrantza barruti arrunt eta intentsiboak: 9 euro.

_Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak: 5 euro.

_Tasa murriztua: 5 euro.

Barrutietako elkarte kudeatzaileek, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren aurretiazko baimenaz, arrantzari federatuei, 65 urtez goiti eta 16 urtez beheitikoei eta ongintza elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei ere, aipatu foru legean ezarritako kuota murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.

d) Bertakotzat hartuko dira barrutiak zeharkatzen edo muga egiten dueneko udal edo kontzeju dermioetako herritarrak, baita ibaiko amuarrain eremuan dauden Sozietate federatuetakoak ere.

e) Arrantza barruti intentsiboetan. Asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzari federatuek izanen dute lehentasuna.

f) Elkarte kudeatzaileek aparkatzeko aldeak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzariek derrigorrez erabili beharko dituzte.

g) Arrantza barruti intentsiboetan. Asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzari federatuek izanen dute lehentasuna.

1. Amuarrainetarako arrantza barrutiak.

2007. urterako, ondoan zerrendatzen diren ibaien tarteek arrantza barrutien izaera atxikiko dute:

a) Zudairiko arrantza barrutia, Urederra ibaian. Hiru sektore edukiko ditu:

_1. sektorea. Arrantza normalerako tartea, Bakedaoko zubitik Portlandeko ibai-adarraren irteera bitarte.

_2. sektorea. Arrantza debekaturako tartea, arrain-haztegiko presatik uretan gora, Itxako errekarekin bat egin arte.

_3. sektorea. Arrantza arrunterako tartea, Itxako errekarekin bat egiten denetik Intzurako presara (Artabiara).

_Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 10 ohikoak gehi beste 3 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 25 cm. Arrantzaldia: apirilaren 1ean hasi eta uztailaren 31n bukatu. Jaiegun ez diren astearteetan eta ostegunetan galarazia dago arrantza.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Portlandeko ibai-adarraren irteeratik arrain-haztegiko presaraino. Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 5 ohikoak gehi beste 1 inguruko bizilagunendako.

b) Eugiko arrantza barrutia, Arga ibaian.

_Arrantza-tarte arrunta: Eugiko presatik beheiti dagoen ur-neurtegitik Etxarroko errekako bukaeraraino. 3, 6 kilometro. Eguneroko baimen kopurua: 4 ohikoak eta 2 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 23 cm. Arrantzaldia: apirilaren 1ean hasi eta uztailaren 31 arte. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Etxarroko errekatik Zubiriko burdinazko zubiraino (Saigots). Luzera: 2,7 kilometro. Eguneroko baimen kopurua: 8 ohikoak. Arrantzaldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

c) Aribeko arrantza barrutia, Irati ibaian.

_Arrantza-tarte arrunta: Hiriberriko errota zaharreko presatik (Orbaratik) Aribeko zubi zaharrera. Luzera: 2,9 kilometro. Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 8 ohikoak eta 2 inguruko bizilagunendako. Gehieneko kupoa: 3 amuarrain. Gutxieneko neurria: 23 cm. Arrantzaldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

_Hil gabeko arrantza-tartea: Aribeko zubi zaharretik Aribeko Esklusa azpiko presara. Luzera: 1,6 kilometro. Tarte horrek bi eremu ditu:

_1. sektorea, zubi zaharretik Aribeko errepideko zubira.. Arrantzarekin lotutako hezkuntza jardueretarako soilik erabil daiteke eremu hau.

_2. sektorea, Aribeko errepideko zubitik Aribeko Esklusa azpiko presara. Eremu honetan 8 baimen arrunt emanen dira eta 2 bertakoendako. Arrantzaldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

d) Argako arrantza barruti intentsiboa, Arga ibaian.

_Akerretako zubitik Uharteko presaraino. Luzera: 8,4 kilometro. Baimen kopurua egunean: 23 arrunt eta bi bertakoentzat lanegunetan, eta 40 larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

e) Arintzanoko barruti intentsiboa, Ega ibaian.

_Arintzanoko zubitik (Arintzano) Deikazteluko zentraleko presaraino (Deikaztelu). Luzera: 7,5 kilometro. Eguneroko baimen kopurua: 23 arrunt eta bi bertakoentzat lanegunetan, eta 45, bertakoentzat, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

f) Asiaingo arrantza barruti intentsiboa, Arakil ibaian.

_Izuko zubitik ibaian gora berrogeita hamar metrotik hasi eta Anozko zubirainoko tartea. 6,2 kilometro. Baimen kopurua: 23 arrunt eta bi bertakoentzat lanegunetan, eta 40, bertakoentzat, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

2. Karramarro seinaledunarentzako arrantza barrutiak (Pacifastacus leniusculus)

2007. urtean karramarro seinaleduna horretarako espreski jarri diren ondoko arrantza barruti hauetan soilik harrapatu ahalko da eta baldintza hauetan:

A._Arakil ibaiko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia.

a) Tokia: Arakil ibaian, Larraun errekarekin (Irurtzun) bat egiten duenetik Asiaingo hodien zubiraino. Luzera, gutxi gorabehera: 11 km.

b) Gehienez berrogeita hamabost arrantzari eguneko.

c) Mugak.

Aparailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

B._Acedoko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Tokia: Ega ibaian, Arabako mugatik (Zuñiga) Antzingo ur-neurtegiraino. Gutxi gora behera 13,3 kilometro ditu. Tarte horretan galarazia dago harrapatzea Galbarrako zubitik gora Redondoren Putzuraino.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 40 ohikoak eta 5 inguruko bizilagunendako.

c) Mugak.

Aparailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

C._Murietako karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Tokia: Gasteizerako errepide nagusian Antzinen dagoen zubitik Arbeitzaraino. Tarte horren barrenean debekatua dago Legariako zubitik Murietako zaldainera bitartean.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 40 ohikoak eta 5 inguruko bizilagunendako.

c) Mugak.

Aparailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

D._Arintzanoko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Tokia: Lizarrako "Saltos del Ega"tik, Alloko zentraleraino. Zona haorren barrenean debekatua dago, Irantzu errekak urak Egara isurtzen dituen tokitik Alloko zentraleraino.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 10 ohikoak eta 2 inguruko bizilagunendako.

c) Mugak.

Aparailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

E._Uharteko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Arga ibaian.

a) Tokia: Akerretako zubitik Uharteko presaraino. Luzera, gutxi gora behera, 7,5 kilometrokoa du.

b) Arrantzari kopurua, gehienez: 40 arrantzari eguneko.

c) Mugak.

Aparailuak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak hogei karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantzaldia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

IV. KAPITULUA

Hil gabeko arrantza-tarteak

23. artikulua. Hil gabeko arrantza eremu libreak.

Larraun erreka: Basaburua ibaia bukatzen den lekutik Biaizpe ondo-ondoko autobiako zubiraino. Luzera, gutxi gorabehera: 3,2 km.

Zaraitzu ibaia: Espartzako arrain-haztegiko presatik Itzal errekak Galozen bat egiten duen arte. Luzera, gutxi gorabehera: 9,5 km.

Ega ibaia: Arabako mugatik (Zuñigatik) Antzingo zubiraino (presaraino). Luzera, gutxi gorabehera 14 km.

Irati ibaia: Urbeltza eta Urtxuria erreken elkargunetik Irabiako urtegiko buztanera, erabat betetzearen kotaraino. Luzera, gutxi gorabehera 3,8 km.

Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera, gutxi gorabehera: 6 km.

Ezka ibaia: Erronkariko zubitik Burgiko presaraino. Luzera, gutxi gorabehera: 11,8 km.

24. artikulua. Arrantzako kirol prestakuntzarako tarteak.

Ezka ibaia: arrain-haztegiko presatik Erronkariko zubiraino. Arrantzarekin lotutako hezkuntza jardueretarako soilik erabil daiteke eremu hau, betiere arrantzarien elkarteek sustatuak baldin badira eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena badute.

25. artikulua. Arrantzako kirol txapelketak.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, ebazpen bidez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatutako arrantza txapelketak egiteko baimena ematen ahalko du. Txapelketa horien berri emanen da bertako egunkarietan, noiz eta non eginen diren adierazita. Txapelketak egiten diren bitartean, haietan parte hartzen ez dutenek debekaturik izanen dute tarte horietan arrantzan aritzea.

Txapelketak egiteko eskaerak Nafarroako Arrantza Federazioak eginen ditu, martxoaren 1a baino lehen.

26. artikulua. Hil gabeko arrantzarako baldintzak:

Hil gabeko arrantza modalitatean, gehienezko hiru apeu erabiltzen ahalko dira aparailu bakoitzean, eta haietako bakoitzean amu soil bakarra, garranga gabea. Arraina berehalaxe botako da ibaira, amuarrainek eta harrapatutako gainerako espezieek bizirik segitzeko moduko berme guztiekin. Tarte honetan arrantzariak ezin izanen du amuarrainik eraman, ezta beste lekuetan harrapatutakorik ere.

27. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

Arrantza, ur hauetan, tokian tokiko arrantza-esparruko arau berberei lotuta egonen da, izokin-urak izan edo ziprinidoen urak izan.

28. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

_Nafarroako Errege Bardeako parke naturalean, arrantza Baliabideen Antolamendu Planari jarraikiz eginen da.

_Lor aintziran, Beraiz idoian eta Artikutzako urtegian, arrantza haien araudiei jarraikiz eginen da.

29. artikulua. Zaintza.

Ingurumen zuzendari nagusiak emandako ebazpen baten bidez, zaintza plan bat ezarriko da ibaietan, emarien erregimena, legez kontrako arrantza eta isuriak kontrolatzeko asmoz.

30. artikulua. Salbuespenezko neurriak:

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, salbuespen gisa, arrantzaldiak bertan behera uzten ahalko ditu, ingurumenaren egoera dela-eta, arrain kopuruak arrisku larrian dauden bakoitzean.

31. artikulua. Zebra muskuiluaren kontrola.

Nafarroako Foru Komunitateko uretan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) infekzioari aurrea hartzeko eta haren ugalketa saihesteko, gomendatzen da aparailuak txukun-txukun garbitu eta lehortzea eta ur konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak zehatz-mehatz betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 31n._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

I. ERANSKINA

Arrantza debekuen tarteak

A._Ugalketarako tarte debekatuak.

_Ezkaren arroa:

Uztarroze erreka: Amuku eta Olerrea errekak, eta Burgiarteko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Mintxate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Belagua erreka: Mazeko Sakangunearen elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Belabarze erreka: Berroetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Urralegi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Binies erreka: Bidankozetik goitiko tartea eta adarrak.

_Zaraitzuren arroa:

Zatoia erreka: Jaurrietako igerilekuetatik goitiko tartea eta adar guztiak: Artaxo, Urroa, Zugarrola eta Maule.

Anduña erreka: Zotrapeko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak. Halaber, Anduñara doazen ondoko errekak ere: Lauribarrea, Artoleta eta Etxeberz , Xinto, Latxeta eta Eterreka, eskuineko erreka-bazterretik eta Ekiola eta Bagola, ezkerrekotik.

Zaldaña erreka: Erekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Xabros erreka: Igaritik Bidankozerako errepideko zubitik goitiko tartea eta adar guztiak. Baita Larraizeko erreka eta adarrak ere.

Benasako Arroileko erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Aretaren arroa:

Areta erreka: Salduaingo elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Larraun erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Iratiren arroa:

Urtxuria erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Txangoa erreka: Azpegiko errekak eta adar guztiek bat egiten duten lekutik goiko tartea. Baita Itolatz erreka eta adarrak ere.

Aztapar erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zorrate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Azparren erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Urrobiren arroa:

Urrobi ibaia: Arrañosin eta Oiarburu erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

Xubingoa erreka: Aurizko gibelaldetik abiatzen den pistako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Iruerreketa erreka: erreka osoa.

_Erroren arroa:

Sorogain erreka: Itolegiko errekaren elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Xubingoa erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Argaren arroa:

Arga ibaia: Presetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Olazar erreka: Urtzeldik goitiko tartea.

Sasoaran erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Leñari erreka: Lizartzuko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

_Medianoren arroa:

Eltzarrain erreka: Aierdi ibaiarekiko elkargunetik goitiko tartea.

Errekabeltx erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Ultzamaren arroa:

Ultzama erreka: 121 errepide nazionaleko zubitik (Arraizko Bentak) goitiko tartea eta adar guztiak.

Zaldazain erreka: arroilatik goitiko tartea.

Ezpeleta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zazpiturrieta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Basaburuaren arroa:

Basaburua erreka: Orokietako errekarekiko elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Orokieta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Artius erreka: Arrarasko arrain-haztegiko presatik goitiko tartea.

Ibarrate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Larraunen arroa:

Larraun erreka: Aritzarretako iturburutik erreka desagertzen den hustubiderainoko tartea.

Larraun erreka: Alliko presatik Electra San Miguelen hustubiderainoko tartea.

Goikozuloa erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Errotazar erreka: Larraungo ibaiarekin bat egiten duen lekutik Zarranzko errepideko zubiraino, eta adar guztiak.

_Arakilen arroa:

Errekalde erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Balankaleku erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Arrateta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Lizarrusti erreka: Abreingo elkargunetik goitiko tartea, hori barne.

Leziza erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Amurgin erreka: erreka osoa.

Urruntzura erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Urederraren arroa:

Urederra erreka: iturburutik Natur Erreserba bukatzen den lekurainoko tartea.

_Egaren arroa:

Ega ibaia: Marañonetik goitiko tartea, Arabako mugaraino, eta adar guztiak.

Galbarra erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Antzingo iturriak: herritik Egarekin bat egiten duen lekurainoko tartea.

Genevillako erreka: erreka osoa.

_Araxesen arroa:

Araxes erreka: iturburutik Beteluko Irigoien auzoko zubiraino.

Uztegi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Errekagorri erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Leitzaranen arroa:

Erasote erreka: iturburutik Plazaolaren lehenagoko trenbiderainoko tartea eta adar guztiak.

Gorriztaran erreka: Plazaolako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Astomela erreka: Aresotik goitiko tartea eta adar guztiak.

Leitzalarrea erreka: goiko hiru iturburuen elkargunetik goitiko tartea.

_Urumearen arroa:

Bedaran erreka: iturburutik Leitzako zentralerainoko tartea eta adar guztiak.

Leitzalarrea erreka: Saratsaingo presatik goiti dauden iturburu guztiak.

Zumarrezta erreka: Onbordiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Neku erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Alduntzin erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Isilats erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Mendiurkullo erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Urdallus erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Erroiarri erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Artikutzako finkako erreka guztiak.

_Ezkurraren arroa:

Ezkurra erreka: iturburutik Eratsungo arrain-haztegiko presaraino, adarrak barne.

Txitxillo erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Anizpe erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Bidasoaren arroa:

Bidasoa ibaia: banaketa ubideak. Bidasoa ibaiko banaketa ubide guztietan arrantzarako debekua dago, Oronoz-Mugairin dagoen Bertizko Jaurerriko zubitik beheiti.

Baztan ibaia: Sastrekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Iñarbegi erreka: Gorostapaloko ur-jauzitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Elaputzu erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Legarrea erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Artzubi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Beartzun erreka: Iruritabarrengotik goitiko iturburu guztiak, hura barne.

Ballabarren erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Arbutz erreka: iturburutik Artesiagako errekarekin bat egiten duen arte, adarrak barne.

Aiantsoro erreka: erreka osoa eta adar guztiak, eta oro har Bertizko Jaurerriaren barreneko guztiak.

Marin erreka: Libus zentraletik goitiko tartea eta adar guztiak.

Zeberia erreka: erreka osoa Bidasoarekin bat egiten duen lekuraino, eta adar guztiak, Marin erreka izan ezik.

Irurebieta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Mendaur erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Latsa erreka: Ibarlako zubitik goitiko tartea.

Latsa erreka: Igantziko errotako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Tximista erreka: Infernu eta Arbozta erreken elkargunetik goitiko tartea.

Tximista erreka: Etxalarko burdinolako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Pagolletako erreka: erreka osoa, iturburutik Lesakan Onin errekarekin bat egiten duten arte.

Zumeldi erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Ibardin erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zalain erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Montoia erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Barraka erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

_Orabidearen arroa:

Orabidea erreka: Bizubieta izeneko lekutik goitiko tartea (Indartea eta Sastrenea erreken arteko elkargunea).

_Errobiren arroa:

Aritzakun erreka: Maribeltzeneko errotatik goitiko tartea eta adar guztiak.

Luzaide erreka: Gorosgarai eta Asundegi erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

B._Aldi baterako debekuak.

_Aintzira eta urtegiak:

Salobre edo Las Cañas izeneko urtegia (NE-20 Natur Erreserba): erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

El Pulguer izeneko idoia (NE-35 Natur Erreserba): erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

Eugiko urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

Mairagako urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

_Aragoiren arroa:

Ezka ibaia: Burgiko Arroilako Natur Erreserbaren (NE-18) barrenean debekua dago.

Aragoi ibaia: Esako urtegiko presatik Esa-Xabier errepideko zubira bitarteko tartea.

Areta erreka: debekatua Eparozko zubitik gora.

_Bidasoaren arroa:

Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubitik Elizondoko Opoka presarainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Berako presatik Fundiciones lantegiko hustubiderainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Las Nazasko presatik Nafarroako mugarainoko tartea. Amuarrainarentzat debekua dago maiatzaren 31 arte bertako amurraina harrapatzeko; itsas-amuarraina, berriz, harrapa daiteke.

Zia erreka: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Petrixeko presaraino.

Tximista erreka: Landaburuko presatik Antsolokuetarainoko tartea.

Onin erreka: Otekaleko zubitik Legarreako zubirainoko tartea, Lesakan.

Endara erreka: Gipuzkoako muga guztia.

_Egaren arroa:

Ega ibaia: Antzingo presatik Urederra ibaiarekiko elkargunera bitarteko tartea.

Ubagua erreka: iturburutik arrain-haztegirainoko tartea.

Irantzu erreka: iturburutik Aritzalako errepideko zubirainoko tartea.

_Arakilen arroa:

Arakil ibaia: Arabako mugatik Altzania ibaiarekiko elkargunera bitarteko tartea.

_Urumearen arroa:

Añarbe erreka: Añarbe eta Elama ibaien elkargunetik Artikutzako urtegirainoko tartea.

Elama erreka: iturburutik Añarbe errekarekin bat egiten duten arte.

II. ERANSKINA

Amuarrain ur eta ibaiak

A._Goiko amuarrain aldea:

A.1. Ibaibide nagusiak: Ondoko tarteak dira, baita aipatzen diren lekuetatik beheitiago dauden tarteak ere:

Ezka: Belagua eta Uztarroze ibaien elkargunetik, Izaban, Aragoiko mugaraino.

Zaraitzu: Anduña eta Zatoia erreken elkargunetik, Otsagabian, Galozeko zubirainoko tartea.

Irati: Urtxuria eta Urbeltza erreken elkargunetik Itoizko urtegiko presaraino.

Urrobi: Aurizberriko kanpalekutik hurbil dagoen ur-neurtegitik hasita.

Erro: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik Lizoaingo zubiraino.

Arga: Eugiko urtegiko presatik Akerretako zubirainoko tartea.

Ultzama: Lizasoko Errotatik Mediano errekarekiko elkarguneraino.

Basaburua: Artiusekin bat egiten duen tokitik.

Larraun: Aitzarretatik.

Arakil: Nafarroan Ziordian barna sartzen den lekutik Altzania errekarekiko elkarguneraino.

Urederra: Zudairiko arrantza barrutiaren goiko mugatik.

Ega: Nafarroan Zuñigan barna sartzen den lekutik Lizarrako "Saltos del Ega" presaraino.

Leitzaran: Sarrió enpresaren zubitik.

Urumea: Rezolako zentralaren hustugunetik.

Ezkurra: Ezpelura errekarekin bat egiten duen lekutik.

Baztan-Bidasoa: Bergara izeneko zubitik, Arizkunen.

A.2. Bigarren mailako ibilbideak: Ondoko hauek dira:

Ezka ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Añarbe ibaia: Artikutzako urtegitik uretan beheiti.

Zaraitzu ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Areta erreka: iturburutik Eparozko zubiraino eta adar guztiak.

Irati ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak, Erro, Urrobi, Areta eta Zaraitzu ibaiak izan ezik.

Urrobi ibaia: Aurizberriko ur-neurtegitik goitiko tartea eta Urrobi ibaira doazen ur guztiak.

Erro ibaia: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik goitiko tartea eta Erro ibaira doazen ur guztiak.

Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik goitiko tartea eta Arga ibaira doazen ur guztiak.

Mediano erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Ultzama erreka: Lizasoko errotatik goitiko tartea eta Ultzama ibaira doazen ur guztiak.

Arakil ibaia: Arakil ibaira doazen ur guztiak, Larraun eta Basaburua errekak izan ezik.

Basaburua erreka: Artius errekarekiko elkargunetik goitiko tartea eta Basaburua ibaira doazen ur guztiak.

Larraun erreka: Aitzarretatik goitiko tartea eta Larraun ibaira doazen ur guztiak, Basaburua ibaia izan ezik.

Ubagua erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Irantzu erreka: Zabaldik goitiko tartea eta Irantzu ibaira doazen ur guztiak.

Urederra erreka: Zudairiko arrantza barrutiko goiko mugatik goitiko tartea eta Urederra ibaira doazen ur guztiak.

Ega ibaia: Marañon, Cabredo eta Genevillako udalerrien barreneko tartea eta Ega ibaira doazen ur guztiak, Urederra eta Irantzu errekak izan ezik.

Araxes erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Leitzaran erreka: Sarrió enpresako zubitik goitiko tartea eta Leitzaran ibaira doazen ur guztiak.

Urumea ibaia: Rezolako zentralak urak isurtzen dituen lekutik goitiko tartea eta Urumea ibaira doazen ur guztiak.

Ezkurra erreka: Ezpelura errekarekin bat egiten duen tokitik goitiko tartea eta Ezkurra ibaira doazen ur guztiak.

Baztan-Bidasoa ibaia: Arizkungo Bergara izeneko zubitik goitiko tartea eta Baztan_ Bidasoa ibaira doazen ur guztiak. Ezkurra erreka ezik.

Orabidea erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Aritzakun-Urritzate erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Luzaide erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

B._Bietariko amuarrain eremua:

Aragoi ibaia: Esako presatik Galipentzuko presarainoko tartea.

Bardeako Ubidea: ubide osoan zehar.

Onsella ibaia: Nafarroan zeharko ubide osoa.

Zaraitzu ibaia: Galozeko zubitik bukatu arte.

Areta erreka: Eparozko zubitik bukatu arte.

Irati ibaia: Itoizko urtegiko presatik, bukatu arte.

Erro ibaia: Lizoaingo zubitik bukatu arte.

Arga ibaia: Akerretako zubitik Uharteko presaraino.

Ultzama erreka: Mediano errekak Ultzamarekin bat egiten duen tokitik Soraurengo presarainoko tartea.

Arakil ibaia: Altzania errekarekiko elkargunetik bukatu arte.

Irantzu erreka: Zabaldik bukatu arte.

Ega ibaia: Lizarrako "Saltos del Ega"ren presatik Alloko Zentralaren presarainoko tartea.

Iragarkiaren kodea: F0701763