156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRUÑA

2007 urteko aurrekontu orokorraren aldaketa. Behin betiko onesp ena

Iruñeko Udalbatzak, 2007ko urriaren 19ko osoko bilkuran eta legezko den quorumarekin, 2007. urteko aurrekontu orokorra hasiera batean aldatzea onetsi zuen, indarrean den ekitaldiko hainbat behar berri asetze aldera, eta ondoko erabakia hartu zuen:

«Udaleko hainbat alorrek 2007ko aurrekontuaren kontusail batzuk kreditu handiagoz hornitzeko beharra adierazi dute, gastu handiagoei edo aurreikusi ez direnei zein dirusarrera berriei lotutako gastuei aurre egiteko. Hori horrela, Gizarte Ongizate eta Kirol zein Herritarren Segurtasuneko alorrek hainbat kontusailetan kreditu-gehikuntzak egiteko eta ezohiko kredituez hornitzeko dagoen beharra gaztigatu dute. Halaber, Toki Ogasuneko Alorrak Nafarroako Gobernuak interes-igoeren ondorio negatiboa arintzeko diru-laguntza eman duela gaztigatu du, zeina Iruñeko Udalak parte hartu zuen deialdi batetik etorri baita, horren bidez espero ez zen finantzabide berri bat lortu delarik. Bestetik, irtenbide finantzarioa bilatu behar zaio Udalaren gerakin negatiboari, eta erakunde autonomoen gerakin positiboak aplikatu behar dira, zeinak 2006ko aurrekontuaren likidazioan eta 2006ko Kontu Orokorrean sartuta baitaude. Ondoko erabakia hartu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 230. artikuluak, Aurrekontuei eta Gastu Publikoari buruzko 270/1998 Foru Dekretuaren 103. artikuluak eta aurrekontu-aldaketei buruzko bestelako arauek ezarritakoarekin bat:

1. Udalaren aurrekontuaren aldaketak.

1.1. Kreditu osagarriak eta ezohiko kreditu bat onestea, ondoko gastu kontusailetan eta ondoko zenbatekoekin bat:

60/22232/227021.- (Trafikoa eta Bide segurtasuna. AAO kudeatzeko kontratua): 453.795,00 euro.

70/31100/212050.- (Komunitatearen harrera eta garapena. Kont. Garbiketa-lanak): 11.742,00 euro.

70/31200/212050.- (Etxeb. Komunit. eta Apart. Babestuak. Kont. Garbiketa-lanak): 1.324,00 euro.

70/31310/227130.- (Zentroen prog. eta Berariazko Zerb. Gizarte jardueren kudeaketa): 9.792,00 euro.

70/31330/221060.- (Beren kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonendako arta Elikagaiak): 23.501,00 euro.

70/32310/212050.- (Lanera bideratzeko prog. Garbiketa-kontratuak): 1.489,00 euro.

70/32330/212050.- (Gizarte Enplegu Babestua. Garbiketa-kontratuak): 1.324,00 euro.

Guztira: 502.967,00 euro.

1.2. 241.373 euroko kreditua sortzea, 20/01100/913027 kontusailean (gastu-orriko NAK-en maileguaren Amortizazioa VINSA birfinantzamendua).

1.3. Esleipenen deuseztapenak eragindako baja onestea, ondoko gastu kontusailetan eta ondoko zenbatekoekin bat:

20/01100/310002.- (Finantza zama. Epe luzeko mailegu berrien interesak): 311.000,00 euro.

71/81120/410000.- (Haur Eskolak. Trans. arrunta er. Autonomoei): 459.696,00 euro.

Guztira: 770.696,00 euro.

1.4. Gehitzea, sarrera-orriko ondoko kontusailen hasierako aurreikuspenak, ondoko zenbatekoekin bat:

45509.- (Nafarroako Gobernua: beste hainbat diru-laguntza): 241.373,00 euro.

41100.- (Hirigintza Gerentziaren transferentziak): 422.228,00 euro.

91701.- (Epe luzeko maileguak): 6.074.015,00 euro.

Guztira: 6.737.616,00 euro.

1.5. Aurreko aldaketen finantziazioak eragindako superabita, hau da, 6.763.972 euro, Iruñeko Udalak 2006/12/31ko datan gastu orokorretarako zuen gerakin negatiboa finantzatzeko bideratzea, ondoko xehekapenarekin bat:

-Haur Eskolen Erakunde Autonomoarendako transferentzia izeneko kontusailan deuseztatzeak ekarritako baja aplikatzea, 2006ko diruzaintzako gerakin positiboak zenbat jo eta horrenbestean, hau da, 459.696 euroan.

-Maileguen interesei aurre egiteko kontusailaren deuseztapenetako batzuk aplikatzea, 230.261 euroko zenbatekoarekin.

-6.074.015 euro finantzatzea, epe luzeko mailegu baten bitartez.

2. Udaleko Hirigintza Gerentziaren aurrekontuaren aldaketak.

2.1. Kreditu osagarria onestea, gastu-orriko Iruñeko Udalarendako ekarpena izeneko 43222/400000 kontusailean, 422.228 euroko zenbatekoarekin, zeina gastu orokorretarako Diruzaintzako gerakinak 2006/12/31n jotzen zuen adinakoa baita.

2.2. Sortzea, indarreko aurrekontuko sarrera-orrian, Diruzaintzako Gerakina: Gastu Orokorrak izeneko 20/87000 kontusaila, zeinak 422.228 euro jotzen baitu; zenbateko hori 3.1. puntuko gastu-aldaketak finantzatuko ditu.

3. Haur Eskolen Aurrekontuaren aldaketak.

3.1. Diruzaintzako Gerakina: Gastu Orokorrak izeneko 87000 kontusaila sortzea, indarreko aurrekontuko sarrera-orrian, 459.696 euroko zenbatekoarekin.

3.2. 459.696 eurotan murriztea indarra duen aurrekontuko sarrera-orriko Iruñeko Udalaren ekarpena izeneko 40000 kontusailaren aurreikuspenak.

4. Toki Administrazioko Departamentuari erabaki honen berri ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.»

Indarra duten legeetan aurreikusitakoarekin bat, jendaurreko epea iragan da, inolako erreklamaziorik aurkeztu ez delarik, eta, horrenbestez, behin betikoz onetsi da aurrekontuaren aldaketa hau.

Iruñean, 2007ko azaroaren 28an.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0718769