156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

264/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariaren martxoaren 13ko 85/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako gastuari 40.000 euro gehitzeko baimena ematen duena, deialdi honetako dirulaguntzak ordaindu ahal izateko.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak martxoaren 13an emandako 85/2007 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroan kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko irabazi asmorik gabeko kirol elkarteentzako eta klub filialen titularrak diren entitateentzako dirulaguntzen 2007ko deialdia. Foru agindu horren 3. puntuan 112.000 (ehun eta hamabi mila) euroko gastua baimendu zen, 2007ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza" izeneko 940002-95110-4819-336104 kontusailaren kontura.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 362/2007 Ebazpenaren bidez, zenbait aurrekontu aldaketa baimendu ziren Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kontusailen arteko doikuntza eta transferentziengatik; besteak beste, 40.000 euroko ordainketa bat egin zen 940002-95110- 4819-336104 kontusailera.

Horiek horrela, eta kontuan hartuz aipatu kontusailean dagoen dirua, 40.000 euro, alegia, eta deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak ordaindu behar direla, bidezkoa da gastua 40.000 euro handitzeko baimena ematea, 85/2007 Foru Aginduan onetsitako gastuaren osagarri gisa.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariaren martxoaren 13ko 85/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako gastuari 40.000 euro gehitzeko baimena ematea, Nafarroako 2007ko Aurrekontu Orokorren 940002-95110-4819-336104 kontusailaren kontura. Diru hori deialdi honetan aipatutako dirulaguntzak ordaintzeko izanen da.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Kirolaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, Kirola Sustatzeko Atalari eta Nafarroako Kirolaren Institutuko kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 14an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0718024