156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SESMA

Udalkideentzako ordainsariak

Sesmako Udalak 2007ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran erabaki zuen 2007ko otsailaren 23ko erabakiaren 4. puntua aldatzea. Erabaki horretan onetsi egin ziren udalkideek jaso beharreko ordainsariak. Hona hemen aldaketa:

4.-Udalkideentzako ordainsariak.

4.1.-Ordainsari hauek ezartzea, jarraian zehazten diren kargudunentzako, 2007ko azaroaren 17tik aitzinako ondorioekin:

A) Alkatea.

Udal horretako alkate kargua betetzeko erabateko dedikazioa ezartzea, eta hortaz, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatzeko eskaera bideratzea, 2007ko azaroaren 17tik aitzinako ondorioekin. Urtean jasoko duen lansaria 26.532,00 euro izanen da, 14 pagatan banatuta, eta Sesmako Udalak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Sesman, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0718206