156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONEZTEBE

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Abenduaren 1ean ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Doneztebeko Udaleko zinegotzi Ana María Etxeberria Sistiagak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 22an eman 87/2007 ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Ana María Etxeberria Sistiaga zinegotzia eskuordetzea ezkontza horiek egiteko.

2. Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Donezteben, 2007ko azaroaren 22an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0718121