156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Eskuordetzea Berdintasunaren arloko eskurantzetarako

Udal honetako alkateak, 2007ko azaroaren 20an, ebazpena eman du. Hona hemen testua:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide Blanca Esther Unzu Ibero eskuordetzea, Berdintasunaren arloan Alkatetzari dagozkion eskurantza hauetan aritzeko, Tokiko Gobernu Batzarra ez baitago horietarako eskuordeturik:

a) Berdintasunaren arloan, barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa, horien artean daudela, konparaziorako, berdintasunaren aldeko politikak bulkatzea, erran nahi baitu generoaren ikuspegi integratua sartzea udal politikaren alor guztietan eta, hartara, generoaren sozializazio diferentziala indargabetzea eta gizarte eredu berdintzailearen eraikuntzari laguntzea honelako estrategiak erabiliz: lege edo arau arloko berdintasuna, ekintza positiboa eta genero ikuspegietan alor guztietan sartzea. Ez dago barnean hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena.

b) Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.

c) Eskuordetzeari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

d) Berdintasunaren arloaren esparruko hautapen prozesuen epaimahaietan buru egitea.

e) Eskuordetzeari dagozkion gaietan Udalaren ordezkari izatea, Berdintasunaren arloaren esparruko hitzarmenak formalizatzeko ahalmena duela.

2. Berdintasunaren Alorreko gaiak direnean, zinegotzi eskuordeak txostena egin beharko du Alkatetzak ebazpena eman ahal izateko.

3. Ebazpen honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, zinegotzi eskuordearen onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari eskuordetzea onartu ez dela adierazten ez bazaio.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

5. Blanca Esther Unzu Iberori erabaki hau igortzea, baita Berdintasunaren Alorrera ere, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0718168