156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERBINTZANA

Kide aldaketa Nekazaritza, Ingurumen eta Herrilurretako informazio batzorde ez loteslean

Berbintzanako Udalak, 2007ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen informazio batzorde ez lotesleetako kideak aldatzea, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 123. artikuluetan eta hurrengoetan ezarriari jarraikiz.

Hortaz aldatu dira Nekazaritza, Ingurumen eta Herrilurren Batzordea osatzen duten kideak, honako hauek izanen baitira: Pascual García Bueno jauna, Batzordeko burua; David Suescun Abril jauna, 1. kidea, eta Pablo Morrás Fernández de las Heras, 2. kidea.

Berbintzanan, 2007ko azaroaren 26an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0718277