156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VALTIERRA

2008ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Valtierrako Udalak, 2007ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zerga-tasak, tarifak, prezio publikoak, herrilurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak aldatzen dituen espedientea. Horiek denek 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra eta espedientean agertzen dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez badago, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Valtierran, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0718245