156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEKUNBERRI

Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2007ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketaren espedientea, Lekunberriko "La Vega" 10. sektoreko 6 eta 7. lurzatiei dagokiena.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2, 76 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

LEKUNBERRIKO UDAL PLANEKO ALDAKETA PUNTUALA, LEKUNBERRIKO "LA VEGA" 10. SEKTOREKO PLAN PARTZIALEKO 6 ETA 7. LURZATIEI DAGOKIENA

Aldaketa puntualaren deskripzioa eta justifikazioa:

"La Vega" plan partzialeko 7. lurzatiaren jabeak eta Udalak 2007ko martxoaren 29an sinatutako hitzarmenaren bitartez planteatu da "La Vega" plan partzialeko 7. lurzatian kokatu beharreko etxebizitza babestua Udalarena den 6. lurzatira eramatea.

Etxebizitza babestuen gaineko legeriarentzat ez dira zilegi lurzati berean etxebizitza libreak eta babestuak eta horregatik ezin dira gauzatu planeamenduak 7. lurzatirako aurreikusita zituen aurreikuspenak, non etxebizitza babestu bat egin behar baitzen eraikin kolektibo batean, gainerako guztiak libreak izanik. Hortik aldaketa.

Beraz, etxebizitza librearen eta babestuaren arteko erabilerak bereizi behar direnez, errazena da etxebizitza babestuak lurzati bakar batean biltzea; kasu honetan, 6.ean, non 3 etxebizitza babestu (lehenagoko biak eta tokiz aldatu dena) eta 6 libre izanen baitira.

Horrela, 6. lurzatia bi finkatan banatzen ahal da, batean 3 etxebizitza babestuak egiteko eta 6 libreak bestean. Elkarri lotutako bi bloke eginen dira, baterako tratamendua dutela.

Aldaketa puntualaren determinazioak:

Hauexek dira Lekunberriko Plan Orokorreko aldaketa puntual honen determinazioak:

Kendu egin da Lekunberriko "La Vega" plan partzialeko 10. sektoreko 7. lurzatian etxebizitza babestu bat egiteko betebeharra, baina eraikigarritasunak eta etxebizitzen gehieneko kopuruak bere horretan diraute.

Hiru etxebizitza babestu egin beharko dira Lekunberriko "La Vega" plan partzialeko 10. sektoreko 6. lurzatian, bertan egin gogo diren gainerakoekin, libre zenetako bat babestu bihurtu ondoren. Ez dira aldatu lurzatiko etxebizitzen guztirako kopurua eta haren eraikigarritasuna. Zilegi da lurzatia bi finka independentetan banatzea, batan etxebitza libreak sartzeko eta babestuak bestean.

Lekunberrin, 2007ko azaroaren 19an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0718269