156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LATASA

Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Latasako Kontzejuak (Imotz), 2007ko irailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Latasa Imotzen, 2007ko azaroaren 22an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0718114