156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LAKUNTZA

2007ko ekitaldiko karga-tasak

Lakuntzako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela. Hona hemen haren testu osoa:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,25 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,70 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan 1,2 indizea aplikatuko da.

4.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6.-2006ko ekitaldian aplikatuko diren tasak beren horretan geldituko dira:

.DIN-A 3 fotokopiak: 0,15 euro/orria.

.DIN-A 4 fotokopiak: 0,10 euro/orria.

.Konpultsak: 0,60 euro.

.Faxez bidaltzea: 0,60 euro.

.Ura:

a) Etxeko kontsumoa: 60 m³ bitarte: 0,26 euro/m³; 61 m³-tik goiti: 0,40 euro/m³.

b) Industriako kontsumoa: 450 m³ bitarte: 0,40 euro/m³; 451 m³-tik goiti: 0,51 euro/m³.

c) Mantentze lanetako kanona: 2,33 euro.

d) Hartunea hornidura sarera: 360,61 euro.

e) Kontagailua paratzea: 90,15 euro.

.Hilerriko zerbitzua: nitxoak: 48,08 euro

lurzorua: 60,10 euro.

.Hilerriko zerbitzua erroldatu gabeendako: 90,15 euro.

.Eremu publikoaren okupazioa (garabia paratzea): 30,05 euro/hilabetea.

.Merkatu txikia: 9,02 euro/eguna/saltokia.

7.-Hirigintzako aldaketak tramitatzetik heldu diren publizitate gastuak kobratzea.

8.-Zabortegiko tasak:

-Fundizio hareak eta obra-hondakinak:

.4 tona arte: 50 euro.

.10 tona arte: 75 euro.

.40 tona arte: 100 euro.

-Lur begetalak:

.4 tona arte: 12 euro.

.10 tona arte: 18 euro.

.40 tona arte: 24 euro.

Lakuntzan, 2007ko azaroaren 30an.-Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0718510