156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, honako ordenantza fiskal hauen tarifen aldaketak onetsi zituen hasiera batez, 2008ko ekitaldirako:

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.

-Estolderia eta hondakin uren arazketako tasa arautzen duen ordenantza eta tarifen eranskina.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala eta tarifen eranskina.

-Ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.

-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko lagatutako herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Etxeko animaliak, batez ere zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza.

-Faltzesko udal mugapeko bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza.

-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta tarifen eranskina.

-Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta tarifen eranskina.

-Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza.

-Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza

-Partikularren kontura egiten diren obren eta instalazioen prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunetan, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Faltzesen, 2007ko azaroaren 30ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0718466