II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BERBINTZANA
20098ko karga-tasak
Berbintzanako Udalak, 2007ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, karga-tasa hauek onetsi zituen 2008rako:
1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa, %40
2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa, %0,80
3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala, %1,4
4.-Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifa orokorra.
5.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ), %3,00
6.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga edo gainbalioa.
Biztanle eskubidedunen arabera (Berbintzana, 5000 biztanle arteko tartea) aterako da kuota eta azken eskualdaketatik iragan denboraren arabera:
-5 urte arte: 2,7ko tasa aplikatuko da
-10 urte arte: 2,5eko tasa aplikatuko da
-15 urte arte: 2,3ko tasa aplikatuko da
-20 urte arte: 2,2ko tasa aplikatuko da
Aurreko zenbatekoei %11eko karga-tasa aplikatuko zaie.
Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, iragaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarriko da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren aurka:
-Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
-Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik aitzina.
Berbintzanan, 2007ko azaroaren 26an.-Alkatea, Pascual García Bueno.
Iragarkiaren kodea: L0718280