156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABERIN

2008ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2007ko azaroaren 22an egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen:

-Hirilurra: 0,15.

-Landalurra: 0,80.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

-Herrilur-luberrien kanona: 0,0035 zentimo/metroa. Gutxieneko zenbatekoa: euro bat.

-Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Aberin-Muniainen, 2007ko azaroaren 23an.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0718232