156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1400/2007 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan administrari laguntzaile izateko lekualdatze lehiaketa bidezko deialdian hiru lanpostu ordezten dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 9an emandako 1323/2007 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan administrari laguntzaile izateko 75 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko irailaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 110. zenbakian.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruak emandako txostenaren bidez, proposatu da, antolakuntza arrazoiak direla eta, Barañaingo OOLTan 67871 zenbakiko lanpostu hutsa 60665 zenbakiko lanpostutik aldatzea.

Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendariaren idazkiaren bidez, aldez aurreko barne-egokitzapena dela eta 63114 zenbakiko lanpostua 68356 zenbakiko lanpostutik aldatzen da.

Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruaren idazkiaren bidez, Valtierra-Cadreitako OOLTan airitzeko 67425 zenbakiko lanpostuaren destinoa aldatzen da "Reina Sofía" Ospitaleko Harrera Atalera, Zuzendaritza Organikoaren aldaketa dela eta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan lekualdatze lehiaketa bidez administrari laguntzaile izateko 75 lanpostu betetzeko deialdian, 67871 zenbakia duen lanpostua 60665 zenbakia duenaren truk aldatzea, biak Barañaingo OOLTari atxikiak, 63114 zenbakia duen lanpostua 68356 zenbakia duenaren truk aldatzea, biak Nafarroako Ospitalari atxikiak eta Valtierra-Cadreitako OOLTari atxikitako 67425 zenbakiko lanpostuaren destinoa aldatzea "Reina Sofía" Ospitaleko Harrera Atalera.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruari, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0718368