156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

5836/2007 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Enpresaren zuzendari nagusiak emana, "Deierriko udal mugapean, Murugarrengo hirigunean, propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea" proiektuaren instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta proiektuaren onura publikoa onartzen duena.

Repsol Butano, S.A. enpresak 2007ko irailaren 21ean administrazio baimena eskatu zuen "Deierriko udal mugapean, Murugarrengo hirigunean, propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea" proiektuaren instalazioak eraikitzeko. "Murugarrengo hirigunean, propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea", eta hauen onura publikoaren aitorpena. Proiektuak Deierriko udal mugapea ukitzen du.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuta 2007ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 22koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2007ko urriaren 9an, bai eta Murugarrengo Kontzejuaren iragarki oholean ere. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

A-60 multzoko biltegia eraikitzea aurreikusten da, lur gaineko bi biltontzik osatua, bakoitza 19.070 litrokoa, Udalak 20. poligonoan duen 177. lurzatian. Lurruntze naturala izanen dute. Gas propano komertziala gas fasean banatzeko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da, dentsitate ertaineko polietilenozko 63 eta 40 mm-ko diametro nominaleko SDR-11 hodietan (UNE 53333 arauaren arabera) guztira 1.600 ml eginez hartuneetaraino. Eraikin bakoitzean edo fatxadako armairuan hautatu eta hartune balbulak edukiko dituzte.

Sarea 35 Nm³/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta herri guztirako aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,74 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 302 kg-koa izanen da egunean eta 108.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua hogeita bi mila eta hirurogeita zazpi euro eta berrogei zentimokoa da (22.076,40).

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Repsol Butano, S.A.k ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu enpresa titularrak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu hau onestea: "Deierriko udal mugapean, Murugarrengo hirigunean propano gas kanalizatua biltegiratu eta banatzeko sarea" eta Repsol Butano, S.A enpresari aipatu proiektuaren instalazioak eraikitzeko administrazio baimena ematea.

2. Baimenduriko instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.

3. Administrazioaren baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena.-Enpresak bi hilabeteko epean 441,53 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.

Bigarrena.-Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoaren IG 03 ITCan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 29ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

Hirugarrena.-Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraituko zaio.

Laugarrena.-Repsol Butano, S.A. beharturik dago gas propanoaren hornidura etengabe eta modu erregularrean ematera eta instalazioak egoera onean eta teknikoki zuzen edukitzera.

Bosgarrena.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ebazpen honetan zehaztutako baldintzak zehazki betetzen diren begiratuko du.

Instalazioak egin eta gero, zerbitzu horrek ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria -eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia- kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik Zuzendaritza Nagusi honetara igorriko.

Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko izaera orokor nahiz partzialeko ikuskapen, saio eta proben berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak Industri Segurtasunerako Zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehen, haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du kontzesio-hartzaileak.

Seigarrena.-Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimen hau bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adieraziriko eran eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Industria eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarra duten xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

4. Ebazpen hau Repsol Butano, S.A. enpresari jakinaraztea (helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña 31002 PK), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 21ean.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0718225