156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

423/2007 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Buñuelen 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa", zirkuitu bikoitzekoa, instalatzeko. Sustatzailea Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

2007ko abuztuaren 14an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.

Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legeko 2.C eranskineko I atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat, adostasun txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 13,2 kV-ko tentsioko aireko linea elektrikoa instalatzeko, zirkuitu bikoitzekoa. Instalazioa egiteko Ribaforada-industrialdea 4. linea luzatuko da eta Ribaforada-Buñuel 3. linearen bariantea eginen, egungo linea-tartea desmuntatuz.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe ematen da:

-Jarduketa bukatutakoan, proiektuaren eragin eremutik obra-hondakin, soberako lur eta desmuntatu beharreko linearen zatiki guzti-guztiak jaso beharko dira eta, beste aprobetxamendurik ez badute, zabortegi edo hondakindegi batera eramanen.

-Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Buñuelgo Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0718148