156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko azaroaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, herrilurretako ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmena onesten duena, Doneztebeko Udalaren eta Jorge Alberto Iribarren Arrechea jaunaren eta María Victoria González Echepare andrearen artekoa.

Doneztebeko Udalak, hasiera batez herrilurtzat hartzen diren lurzatien titulartasunaren gainean sor daitezkeen erreklamazio auziak saihestu eta herri ondasunak zehazteko asmotan, herrilurretako ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmena sinatu du; haren bidez konpentsatu eginen da partikularren aprobetxamendu eskubidea.

Aipatu hitzarmena Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 30, 31 eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz egin da. Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen Erregelamendu horrek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen zati bat garatzen du.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuari eta beraren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Herrilurretako ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmena onestea, Doneztebeko Udalaren eta Jorge Alberto Iribarren Arrechea jaunaren eta María Victoria González Echepare andrearen artekoa. Hitzarmenaren testua erabaki honen I. eranskinean sartu da.

2. Erabaki hau, eranskinarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Doneztebeko Udalari (Merkatarien karrika, 9, Doneztebe), Jorge Alberto Iribarren Arrechea jaunari eta María Victoria González Echepare andreari (Ameztia karrika, 9, Doneztebe), eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herrilurren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen zaie erabaki honek Administrazioko bidea agortzen duela eta haren aurka, aukeran, berraztertze helegitea paratzen ahal dela Nafarroako Gobernuan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo bestela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Doneztebeko Udalak, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiko errekerimendua egin dezake, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 26an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

DONEZTEBEKO UDALAREN ETA JORGE ALBERTO IRIBARREN ARRECHEA JAUNAREN ETA MARIA VICTORIA GONZALEZ ECHEPARE ANDREAREN ARTEKO TRANSAKZIO HITZARMENA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIARI BURUZKO 6/1990 FORU LEGEAREN 116. ARTIKULUAREKIN BAT

Bildurik:

Alde batetik, Miguel San Miguel Azpiroz jauna, 72.658.650-V NAN zenbakia duena, Doneztebeko Udaleko alkate bezala.

Bestaldetik, Jorge Alberto Iribarren Arrechea jauna, 72.677.772-A NAN zenbakia duena eta bere emaztea María Victoria González Echepare andrea, 72.675.809-H NAN zenbakia duena. Doneztebeko (Nafarroa) Ameztia karrika, 9an bizi dira.

Lehendabizikoa Doneztebeko Udalaren izenean ari da eta hura ordezkatuz, bertako alkatea baita, udal horrek 2007ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran hartu zuen erabakiari jarraituz. Erabaki horretan honako hau esaten da: "2. poligonoko 454. lurzatia katastroan Jorge Alberto Iribarren Arrechea jaunaren eta María Victoria González Echepare andrearen izenean ageri dela, lurzatia ez dela Udalaren herrilurretako ondasunen zerrendan ageri eta aitortutako erabilera 'larreak eta arboladiak' dela".

Aipatu ordezkaritzari dagokionez, bi aldeek aitortu dizkiote elkarri behar diren gaitasuna eta legitimazioa hitzarmen hau sinatzeko, eta horrenbestez,

Adierazi dute:

I.-Jorge Alberto Iribarren Arrechea jaunak eta María Victoria González Echepare andreak epaiketa arruntaren eskaera egin dutela Doneztebeko Udalaren aurka, 2. poligonoko 454. lurzatia berea dela deklaratu dadin, lurzati hori Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalean herrilurra bezala ageri baita. Tramitatzeko onartu da eskaera eta, ondorioz, epaiketa arrunta bere bidean da Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegian, 844/2007 zenbakiarekin.

II.-Auzitan dagoen lursailaren azalera zortzi mila berrehun eta hogeita hamabi metro koadrokoa dela (8.232 m²), eta oso-osorik Iribarren jaunaren eta González andrearen jabari eta xedapen libreko finka gisa inskribatua dagoela Jabetza Erregistroan, bai eta euren izenean ageri dela katastroan ere.

III.-Halaber, Iribarren jauna eta González andrea direla 368. zenbakiarekin 3.317. liburukian, 28. liburuan, 81. orrialdean, Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatua dagoen lursail honen jabeak:

"Iralekua, zelaia, baina mugarriekin, "Ameztia" izeneko alderdian eta "Mugiz edo Mugizko Zokoa" izeneko lekuan dagoena, inguruan gaztainak, haritzak, intxaurrak eta lizarrak dituena."

IV.-Aipatu lurzatia ez dela Doneztebeko Udaleko herrilurretako ondasunen zerrendan ageri.

V.-Bi aldeen interesa dela hasitako auzia bukatzea, lursailari buruzko transakzio hitzarmena eginda, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 30, 31 eta 32. artikuluei jarraituz. Hona hitzarmena arautuko duten

Klausulak

Lehenbizikoa.-Transakzio hitzarmenaren bitartez, Jorge Alberto Iribarren jaunak eta María Victoria González Echepare andreak Jabetza Erregistroan euren izenean inskribatutako lursailaren eskubideei uko egiten diete.

Iralekua "Ameztia" "Mugiz edo Mugizko Zokoa" izeneko alderdian, 368. zenbakiarekin inskribatua dagoena 3.137 liburukian, 28. liburuan, 81. orrialdean, zortzi mila berrehun eta hogeita hamabi metro koadroko (8.232 m²) azalera duena, inguruan gaztainak, haritzak, intxaurrak eta lizarrak dituena.

Bigarrena.-Doneztebeko Udalak, eskubideei uko egite horren ordainetan, Jorge Alberto Iribarren Arrechea jaunari eta María Victoria González Echepare andreari jabetza osoan ematen dizkie herrilurren ondareko lur hauek:

-80 metro koadro, katastroko 2. poligonoko 591. lurzatian. Lau aldeetatik bereizi beharreko lurzatiaren (1.420 metro koadrokoa) mugakide da.

-1.420 metro koadro, 2. poligonoko 452 B katastroko lurzatian, Arburuko-Borda alderdian.

Bereizi ondoren, lurzati berriaren mugak hauek izanen dira: Iparraldean: bidea; Ekialdean: 2. poligonoko 482. lurzatia; Hegoalde eta Mendebaldean: 2. poligonoko 452- B lurzatia.

Transakzio hitzarmenaren espedientea onetsi ondoren, bereizketa lanak eta katastroaren aldaketak eginen dira.

Hirugarrena.-Lehen eta Bigarren klausuletan aipatutako lurzatiak mugatzearren, hitzarmenari dagozkion planoak gehituko zaizkio. Planoak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren Atalera igorritako desafektazio espedientean bilduta daude jadanik, 2005eko uztailaren 15eko datarekin (Erregistro zenbakia: 703).

Laugarrena.-Hitzarmenaren xedeko lursailetan diren zuhaitzei dagokienez, zein lursailetan dauden, haien adjudikazio hartzaileari dagozkio.

Bosgarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 116. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 30.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, hitzarmen honek Nafarroako Gobernuaren nahitaezko baimen espresua beharko du.

Nafarroako Gobernuak hitzarmena onesten duen ebazpen espresua emanik, eta Doneztebeko Udalak hura onartutakoan, eskritura publikoa eginen da, eta sinatzaileek erdi bana eginen dituzte gastuak.

Iragarkiaren kodea: F0718356