156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UNTZUE

Aldaketa xehakatua Untzueko Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2007ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa xehakatua Untzueko Arau Subsidiarioetan.

Nieves Coello Gerediagak eta Susana Condearena Coellok sustaturik, xedea du UE-16 unitateko A lurzatian etxebizitza kopurua handitzeko aukera ematea, batetik bira. Lurzati horretan, bi etxebizitza eraiki nahi dira elkarri atxikiak, onetsitako birzatiketa proiektuaren ondorioz esleiturik duen eraikigarritasuna handitu gabe.

Espedientea jendaurrean edukiko da hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren bi egunkarietan argitaratuta, eta jabeei jakinaraztea, nahi duenak azter dezan eta bidezko uridtzen zaizkion alegazio eta oharrak aurkez ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluei jarraikiz.

Untzuen, 2007ko azaroaren 22an.-Alkatea, José Javier Jaurrieta Elcano.

Iragarkiaren kodea: L0718273